Babarrun zurien eta leken entsalada izokinarekin

  • Lehenengo platera
  • 0 View visita
Dificultad
Dificultad baja
Tiempo
30 minutu baino gutxiago
Babarrun zurien eta leken entsalada izokinarekin

Descargar

kcal
149 8%
Azúcares
3g 3%
Grasas
2g 3%
Grasas saturadas
0,3g 1%
Sal
1g 19%
de 5 estrellas. Basado en 0 valoraciones

Modo de preparación

Zartagin batean baratxuri-atala erregosiko dugu, xerratan ebakita. Babarrun zuriak eta lekak gehituko ditugu, kontserba xukatu ondoren edo aurrez egosi ondoren. Guztia salteatu, eta piperrauts gozoa eta izokin ketu xehatua gehituko ditugu. Tomatea kubotxoetan ebaki, eta babarrun eta leken salteatura botako dugu. Osagai horiek kaparrekin eta luzoker zatituekin nahastuko ditugu. Nahaste osoa oliba-olio birjinarekin, sagar-ozpinarekin eta soja-saltsarekin onduko dugu. Entsalada askotariko uraza-orri batzuen gainean atonduko dugu.
Lekaleak entsaladan prestatzea lagungarria izan daiteke udako hilabeteetan kontsumo egokiari eusteko, beharbada eltzekoan ez zaizkigunez hain erakargarriak irudituko. Oraingoan, babarrunak eta lekak, tomatea eta izokin ketu apur bat nahastuz prestatuko ditugu, eta hala bete-beteko errezeta aterako zaigu, era askotako elikagai taldeetako nutrizio-ekarpena jasoko dugunez: lekaleak, barazkiak eta arrain urdina; hau da, zuntza, karbohidrato konplexuak, bitamina eta mineral ugari, eta kalitateko koipe apur bat eta proteina izango ditugu.  

Ingredientes (4 personas)

  1. 120 g babarrun zuri
  2. 200 g leka
  3. 1 baratxuri-atal
  4. Piperrauts gozoa
  5. 1 tomate
  6. 100 g izokin ketu
  7. 4 luzoker ozpinetan eta kaparrak
  8. 50 g askotariko urazak
  9. 20 ml oliba-olio birjina
  10. 20 ml ozpin
  11. 10 ml soja-saltsa

Receta online en: eroski.es/productos-locales/recetas/tortilla-bacalao-al-estilo-sidreria/