Berdel-bolak
- Bigarren platera
- 0 View visita
- Dificultad
- Dificultad media
- Tiempo
- 30 minututik ordubetera

- kcal
- 374 19%
- Azúcares
- 5,6g 6%
- Grasas
- 14g 21%
- Grasas saturadas
- 3g 16%
- Sal
- 1g 17%
Modo de preparación
Ogi mamia esnearekin beratzen jarri.
Berdelak garbitu, hezurrak eta larrua kenduz, eta papurtu, eskuak ondo garbituta edo sukaldeko robot bat erabiliz. Ondoren, perrexila, baratxuri ale bat (azala kenduta eta ondo txikituta), gatza, piperbeltza, arrautza eta beratutako ogi mamiarekin nahasi. Ondo xehatu ore erabilerraza osatu arte.
Orearekin bolak egin. Irinetan pasatu eta olio oso beroan frijitu.
Arinki frijitu ondoren, zartaginetik atera eta sukaldeko paperetan jarri, soberan daukaten olioa xurga dezan.
Zartagin berdinean, olio ia guztia kendu eta gero, brounoise eran (hau da, zati oso txikietan) xehatutako baratxuri ale bi arin frijitu. Kolorea hartzen hasi orduko, tomate saltsa gehitu.
Gero, berdel-bolak saltsan sartu, azken irakinaldia emateko.
Platera brokoli eta azenario egosiarekin zerbitzatu.
Ideia ezin hobea da denboraldiko arrainak errezeta berriez gozatzeko aprobetxatzea. Izan ere, modu horretan arrainak beren momentu onenean erabiltzen ditugu, itsas-ekosistemari mesede eginez eta aldi berean, gure sukaldaritzari aniztasuna emanez. Berdela arrain urdina dugu eta, beraz, aberatsa da omega-3 gantz zuntzetan, gaixotasun kardiobaskularrak prebenitzeko soberan ezagunak diren propietateekin. Berdel-bolak prestatzeko, arrainaz gain, ogia eta arrautza erabiltzen dira eta horiek gainera frijitu egiten dira, berdelaren hasierako balio kalorikoa pixka bat areagotuz. Dena den, horrek ez du garrantzi handiegirik, osagai guztiak jaki freskoak (edo ia prozesatu ez direnak), osasuntsuak eta kalitatezkoak baitira. Berdel-bolak, tomate saltsa batekin batera prestatzen dira, eta brokoli eta azenario egosiarekin zerbitzatzen dira, brokoliaren denboraldi amaieraz gozatzeko aukera eskaintzen digun hornigaia. Aski errezeta osatua da, onura mordoarekin. Era berean, aukera paregabea eskaintzen digu txikienen dietan arraina sartzeko. Izan ere, alde batetik, bola-formatua gogoko izan ohi dute eta, bestetik, ez dago arriskurik hezurrekin, aldez aurretik kentzen ditugulako. Hala ere, badaezpada, nolabaiteko arreta jarri behar dugu horretan.
Ingredientes (4 personas)
- 400 g berdel
- Arrautza 1
- Esne oso-zurrusta bat
- 100 g ogi mami
- 40 g irin
- 10 ml oliba-olio birjina estra
- Azenario 1
- 200 g brokoli
- 200 g tomate saltsa
- 3 baratxuri ale
- Perrexil eta piperbeltz apur bat
- Gatz apur bat
Receta online en: eroski.es/productos-locales/recetas/tortilla-bacalao-al-estilo-sidreria/
