Brokoli- eta azenario-krema

  • 11209 visitas
Dificultad
Dificultad
Tiempo
Precio
Precio
Nutri-score
Brokoli- eta azenario-krema

Descargar

kcal
167 8%
Azúcares
10 11%
Grasas
6,4 9%
Grasas saturadas
1,1 5%
Sal
0,5 8%
1 de 5 estrellas. Basado en 1 valoraciones

Modo de preparación

Bi koilarakada oliba-olio ipiniko ditugu kazola batean azala kendutako baratxuri oso batekin eta brunoise erara (karratu txikiak) zatitutako tipuletarekin. Su motelean egingo dugu. Eginda eta bigunduta dagoenean, azenarioa gehituko diogu zuritua eta zati loditan zatitua. Dena sueztitu eta patatak zuritu eta zatituta, porrua garbitu eta zatituta eta brokoli-sortak gehituko ditugu. Dena urez estaliko dugu, justu barazkiak gainditu arte. Irakiten hasten denean, gatz pixka bat gehituko diogu. Kazola estali eta nahaskia irakiten utziko dugu, su motelean eta 40 minutuz. Bitartean, olio errea prestatuko dugu: baratxuri-ale bat xerratan moztu eta pixka bat gorrituko dugu zartaginean bi koilarakada oliba-olio berorekin. Azenarioa eta patata egosita daudenean, sutatik aterako dugu kazola. Olio errea kremari gehituko diogu. Dena gazitu, kazola estali eta barazki-nahaskia pausatzen utziko dugu. Gero krema puregailutik edo irabiagailutik pasatuko dugu krema leun eta uniformea egin arte. Lodiegia geratzen bada, ur bero pixka bat gehitu eta gatza neurrian jarriko diogu. Pureari laguntzeko ogi-zati frijituak edo brokoli-sortak egosita eta zartaginean baratxuriarekin eta oliba-olioarekin salteatuta presta ditzakegu.
Aukera gozo-gozoa, osasungarria eta mantenugaiz betetakoa. Barazki-krema aproposa da edozein urte-sasoitarako. Oraingo honetan brokoliarekin prestatu da. Brokolia merkatuko efektu antioxidatzaile handienetakoa duen barazkia da, kaltzio, burdin, fosforo eta magnesio asko du eta eraginkorra da gaixotasun kardiobaskularrak prebenitzeko. Kolesterol- eta triglizerido-mailak erregulatzen eta anemiari eta idorreriari aurre egiten laguntzen du. Eta azenarioa, berriz, funtzio antioxidatzailea egiten duten eta azala eta ikusmena babesten dituzten beta-karoteno ugariko elikagaia da. Azenarioa aberatsa da B3 bitaminatan eta azido folikotan (B9) ere.  Porruak eragin handiagoa du libragarri gisa eta zuntza, burdina, fosforoa, kaltzioa, sufrea eta A, B1, B2 eta C bitaminak ditu. Azkenik, patatak kremaren testura hobetzen du eta karbohidratoak, zuntza eta C bitamina ditu. Errezeta gozoa eta hainbat eta hainbat kontsumitzailerentzat egokia.

Ingredientes (4 personas)

  1. 300 g brokoli
  2. 400 g azenario
  3. 100 g tipuleta fresko
  4. 100 g porru
  5. 250 g patata
  6. 2 baratxuri-ale
  7. 30 ml oliba-olio
  8. Gatz pixka bat

Receta online en: eroski.es/productos-locales/recetas/tortilla-bacalao-al-estilo-sidreria/