Parmako gaztaren eta perretxikoen krema
- 0 View visita
- Dificultad
- Dificultad baja
- Tiempo
- 30 minutu baino gutxiago

- kcal
- 436 22%
- Azúcares
- 10g 21%
- Grasas
- 25g 35%
- Grasas saturadas
- 5g 24%
- Sal
- 0,6g 9%
Modo de preparación
Tipula brunoise erara moztuko dugu (kubo oso txikietan) eta ontzi batean salteatuko dugu oliba-oliotan. Tipula horitzen denean, ia eginda dagoenean, perretxikoak gehituko ditugu, garbituta eta brunoise eran moztuta. Dena sueztitu, ardo zuriarekin busti eta sutan edukiko dugu ardoa lurrundu arte. Esne-gaina eta gazta botako ditugu tipula eta perretxiko sueztituetara, eta su motelean edukiko dugu gazta esne-gainetan desegin eta krema koipetsu eta zaporetsua geratu arte. Gatza neurrian bota, eta haragi erreari laguntzeko edo ogi-opiletan igurzteko prest egongo da.
Errezeta honen nutrizio-ekarpena gaztaren eta esne-gainaren konposizioan oinarrituko da batik bat. Gainerako osagaiek kantitate txikiagoan daude eta mantenugai gutxiago dituzte. Gaztak eta esne-gainak, esnekiak direnez, kalitate handiko eta balio biologiko handiko proteinak dituzte, eta kaltzio-kantitate handia. Gainera, esneki koipetsu samarrak direla kontuan hartuta (ura galtzean mantenugaiak pilatu egiten dira), errezeta honek D bitamina asko du, baina baita gantz aseak ere. Koipe ugariko errezeta denez, kaloria ugarikoa ere bada. Dena den, hasierako jakia da eta ez dugu kantitate handirik jango. Kontuz gatzarekin ere, gaztak asko du-eta. Horregatik, errezeta honetan ez dago gatza gehitu beharrik.
Ingredientes (4 personas)
- 250 g Parmako gazta
- 50 g tipula zuri
- 100 g perretxiko
- 100 g esne-gain
- 15 ml ardo zuri (koilarakada bat eta erdi)
- 25 ml oliba-olio (2 koilarakada eta erdi)
Receta online en: eroski.es/productos-locales/recetas/tortilla-bacalao-al-estilo-sidreria/
