Mamia eztiarekin eta basoko fruituekin

  • 0 View visita
Dificultad
Dificultad baja
Tiempo
30 minututik ordubetera
Mamia eztiarekin eta basoko fruituekin

Descargar

kcal
203 10%
Azúcares
24g 27%
Grasas
8g 12%
Grasas saturadas
5g 26%
Sal
0,4g 7%
1 de 5 estrellas. Basado en 1 valoraciones

Modo de preparación

Kazuela batean esnea berotuko dugu, gatz apur batekin eta su baxuan, biratzeari utzi gabe 5 minutuz eta irakitea eragotziz. Banako edalontzi txikietan basoko fruituen oinarri bat eta 3 tanta gatzagi jarriko ditugu. Edalontzi horietan guztietan eta kontu handiz esne beroa botako dugu, basoko fruituekin nahas ez dadin. Hozkailuan utziko ditugu epeldu eta mamia lortu arte. Jateko unean, ezti epela botako dugu mamiaren gainazalean.
Mamia kaltzio askoko elikagaia da eta hasierako esneak baino koipe-maila zertxobait altuagoa du, nahiz eta ez den oso altua, % 5 koipe-materia inguru izango du. Esne-koipeak D bitamina du, kaltzioa era optimoan aprobetxatzeko funtsezkoa dena. Kaloria-balioa igo egiten da errezetan, eztiak dituen azukre soilak gehitzen duen energia da hori. Pertsona diabetikoetan, gomendagarria da azukre horiek sakarinagatik ordeztea. Basoko fruituak ere badituenez, antioxidatzaile kantitate aparta lortuko dugu, batez ere, A eta E probitamina eta C bitamina moduan. Postre zaporetsu eta nutritibo hau merienda gisa edo jende helduen edo txikienen bazkariko edo afariko postre gisa har daiteke. Beste esneki bat gehiago da, jogurtaz, esneaz eta gazta freskoaz gain, gure dietako esnekien barietate handiagoa izateko.  

Ingredientes (4 personas)

  1. 500 ml esne oso
  2. 50 g mugurdi
  3. 50 g masusta
  4. 50 g ahabi
  5. 80 g ezti
  6. Gatz pixka bat
  7. Gatzagi likidoa

sReceta online en: