Endibiak arroz-entsaladarekin eta antxoa gazituekin

  • 0 View visita
Dificultad
Dificultad baja
Tiempo
30 minututik ordubetera
Endibiak arroz-entsaladarekin eta antxoa gazituekin

Descargar

kcal
341 17%
Azúcares
3,8g 4%
Grasas
21g 30%
Grasas saturadas
3g 16%
Sal
2g 28%
1 de 5 estrellas. Basado en 1 valoraciones

Modo de preparación

Bihi osoko arroza 45 minutuz ur irakinetan egosiko dugu kazola batean. Egosita dagoenean, xukatu, iturriko ur hotzarekin freskatu, berriz ere xukatu, eta oliba-olio birjinarekin, xehe-xehe moztutako tipuleta fresko eta piper gorriekin eta azenario arraspatuarekin onduko dugu. Endibiak garbitu eta hostoak kenduko dizkiegu, eta arroz-entsalada jarriko diegu gainean. Maionesa edo jogurt-saltsa arin batekin maneatu, eta gainean antxoak jarriko ditugu, kontserba xukatu eta gero, baita tipulina-zuztar bat ere.
Entsalada originala, bete-betekoa eta erabat osasungarria, ezin hobea beroa nabaritzen hasi eta jaki hotzak eskertzen diren sasoi honetarako. Barazkiak, bihi osoko zereala, arrain urdina eta bihotzerako koipe osasungarriak ditugu. Gainera, aldaera asko izan ditzake errezeta honek: barazki gehiagorekin aberastu daiteke, tomatea, zainzuriak eta beste gehituz; beste zerealen bat erants daiteke (adibidez, artoa), baita gazta motaren bat ere. Bihi osoko arroza erabiliz zuntz, proteina, mineral eta bitamina gehiago sartzen ditugu; izan ere, zereal finduetan (arroz zuria, pasta zuria, irin findua) galdu egiten dira zerealaren aleari ernamuina eta zahia kentzean. Errezeta hau azkarrago egin nahi badugu (eta gainera, energia aurreztu), aurreko gauean beratzen utz daiteke bihi osoko arroza, eta horrela 20 minututan egosi ahal izango dugu, arroz zuria izango balitz bezala. Antxoek kalitate oneko proteina eta bihotzerako koipe osasungarriak emango dizkigute, baina kontuan eduki behar da kopurua ez dela oso nabarmena jaki honetan: 15 gramo antxoa, gutxi gorabehera, pertsona bakoitzeko. Hori bai, haien berezko zapore bizi-bizia emango diote platerari. Kontuan hartu behar dugu kontserbakoak direnez gatz kantitate nabarmena daramatela; beraz, beharbada ez dugu gatza bota beharrik.  

Ingredientes (4 personas)

  1. 2 endibia
  2. 100 g bihi osoko arroz
  3. 80 g azenario
  4. 1 tipuleta
  5. 60 g antxoa oliba-oliotan (16 antxoa)
  6. 40 g maionesa (edo jogurt)
  7. 40 ml oliba-olio birjina
  8. Tipulina
  9. Gatz pixka bat

sReceta online en: