Osoko arrozezko entsalada udarearekin, intxaurrekin eta gozatutako saltsarekin
- 0 View visita
- Dificultad
- Dificultad baja
- Tiempo
- 30 minutu baino gutxiago

- kcal
- 332 17%
- Azúcares
- 9g 10%
- Grasas
- 17g 24%
- Grasas saturadas
- 1,8g 9%
- Sal
- 0,1g 2%
Modo de preparación
Ura irakiten jarriko dugu gatz eta olio apur batekin, eta irakiten ari denean, 18 minutuz egosiko dugu arroza. Xukatu, freskatu eta geroko utziko dugu. Aurrez egositako arroza ere eros dezakegu; azkarrago egosten da.
Tipulina brounoisse eran (laukitxo txikitan) xehatu, eta arrozarekin, artoarekin eta intxaurrekin nahasiko dugu.
Arindutako maionesaren osagaiak (saltsa aurrez prestatu behar dugu, aparteko katilu batean, osagai guztiak nahasiz) entsaladaren gainerako osagaiekin nahasiko ditugu ondoren.
Bukatzeko, entsalada zuritutako Blanquilla udare zati batzuekin eta azenario-birrindurarekin edo txikitutako tipulin-birrindurarekin apainduko dugu.
Osoko zerealez egindako edozein errezetak balio erantsia du. Izan ere, dietari dagokionez, arrazoi garrantzitsua ditugu osoko zerealak hartzeko: zuntz gehiago, bitamina gehiago, mineral gehiago eta substantzia antioxidatzaile gehiago. Kasu honetan, mantenugai horiek guztiak sendotu egiten dituzte udarearen eta intxaurren mantenugaiek. Era berean, intxaurrek gantz osasuntsua ematen dute, gantz-azido asegabeak dituzte-eta. Maionesa arinarekin ere presta daiteke. Beste aukera bat da oliba-olio birjina estrarekin zipriztintzea entsalada. Azken hori aintzat hartzekoa da, batez ere, bihotza zaindu behar dutenentzat.
Ingredientes (4 personas)
- 150 g osoko arroz
- 200 g Blanquilla udare
- 100 g tipuleta
- 50 g kontserbako arto
- 50 g intxaur
- Azenario bat
- 40 g maionesa arin
- 20 ml oliba-olio
- 10 ml ur
- Limoi-birrinak
sReceta online en:
