Gatz fresko, piper eta pinazi tortilla
- 0 View visita
- Dificultad
- Dificultad
- Tiempo

- kcal
- 272 14%
- Azúcares
- 4,1g 5%
- Grasas
- 21g 31%
- Grasas saturadas
- 4g 21%
- Sal
- 1g 11%
Modo de preparación
Piperrak laukitxotan ebaki eta geroko gorde egingo dugu.
Arrautzak ontzi batean irabiatuko ditugu.
Zartagin batean, olio bero apur batekin, pinaziak eta piper gorri eta berde laukitxoak salteatuko ditugu. Salteatu ostean, azken bero kolpe bat emango diegu gazta freskoarekin.
Jarraian, irabiatutako arrautzak botako ditugu eta, loditzen hasten denean, gatz apur bat botako dugu eta opil-forma edo buelta emango diogu. Tortilla loditu egiten dela ziurtatu behar dugu, baina lehortu gabe.
Aniztasunean datza gustua eta sukaldean gauza berriak probatzeak ez du zertan zaila izan, bestela saiatu errezeta original hau egiten; betiko tortilla, baina gazta freskoarekin, piperrekin eta pinazi salteatuek ematen dioten testura kurruskariarekin. Plater hau ezin hobea da kalitate handiko proteinak jateko, arrautzaren proteina baita onena. Gazta freskoarekin egitean, kalitatezko proteina gehiago gehitzen da, kaltzioaz gain, eta koipe gehiago gehitu gabe, kasu honetan, Sannia gazta freskoak % 0 koipe baitu. Pinaziak, originalak izateaz gain, koipe osasuntsu apur bat ere gehitzen dute. Eta piperra ere badaramanez, barazkien onurak ere gehitzen ditugu. Azken batean, errezeta original eta osasuntsua da, tortilletan originaltasuna gehituz. Borobiltzeko, barazki-plater batekin lagun dezakegu: entsalada, barazkiak plantxan, gazpatxoa...
Ingredientes (4 personas)
- 6 arrautza
- 1 piper berde
- 1 piper gorri
- 300 g Sannia gazta fresko natural irabiatu
- Tipulina
- 40 g pinazi
- 10 ml oliba-olio
- Gatz apur bat
Receta online en: eroski.es/productos-locales/recetas/tortilla-bacalao-al-estilo-sidreria/
