Marrubizko izotz-edaria

  • 0 View visita
Dificultad
Dificultad para principiantes
Tiempo
30 minutu baino gutxiago
Marrubizko izotz-edaria

Descargar

kcal
115 6%
Azúcares
19g 21%
Grasas
1,4g 2%
Grasas saturadas
0,5g 3%
Sal
0g 1%
1 de 5 estrellas. Basado en 1 valoraciones

Modo de preparación

Nahastu irabiagailuan marrubiak, limoi-zukua, marrubi-ziropea eta jogurta, krema homogeneo bat lortu arte. Jarraian, irabiagailuaren edalontzia izotzez bete, birrindu eta, pixkanaka, marrubi-krema gehituko dugu izotz-edari gozo eta homogeneo bat geratu arte. Menda orri batzuekin apainduko dugu eta berehala zerbitzatuko dugu lastotxoz lagunduta, urtu baino lehen edateko.
Fruta ohikoa ez den moduan jateko modua eskaintzen du postre honek. Osasuntsuagoa izango da ahal dela ez badugu marrubi-ziropea erabiltzen, adibidez, marrubi oso helduak erabilita; marrubi helduak azukre asko baitute, eta horrela, "gehiegi" heldutako marrubiak aprobetxatu ahal izango ditugu. Nutrizio-aldeari dagokionez, frutaren azukreak eta zuntzak nabarmentzen dira, kasu honetan marrubienak, ziropearen azukre soilak, eta marrubien bitamina eta mineral batzuk, besteak beste, E bitamina eta C bitamina. Txikienei fruta eskaintzeko beste era osasuntsua eta erraza da eta, gainera, ezin hobe dator udaberriko eguraldiarekin.  

Ingredientes (4 personas)

  1. 500 g marrubi
  2. 1 jogurt natural
  3. 10 ml limoi-zuku
  4. 600 g izotz
  5. 40 g marrubi-zirope
  6. Menda orri batzuk

sReceta online en: