Hegaluze-xerra errea gisatutako leken gainean

  • Bigarren platera
  • 0 View visita
Dificultad
Dificultad baja
Tiempo
30 minututik ordubetera
Hegaluze-xerra errea gisatutako leken gainean

Descargar

kcal
297 15%
Azúcares
3,4g 4%
Grasas
12g 17%
Grasas saturadas
3g 15%
Sal
0,5g 8%
de 5 estrellas. Basado en 0 valoraciones

Modo de preparación

Lekak zuritu egingo ditugu, eta eltze batean egosiko ditugu 15 minutuz, ur irakinetan. Gerorako gordeko ditugu. Baratxuria xafla mehetan moztuko dugu, eta zartaginean arin frijitu, oliba-olio pixka batekin. Tomatea erantsiko diogu, eta pixkanaka egin dadin utzi. Noizean behin, pixka bat zanpatuko dugu. Piperrautsa eta lekak botako ditugu, irakinaldi bat eman eta gatz-puntuan jarriko ditugu. Hegaluze-xerra moztu berria plantxan egingo dugu, leken gainean, alde bietatik gutxi kozinatuz eta gatz pixka batekin. Guztiari irakinaldi bat emango diogu, eta zerbitzatu, gero. Zerbitzatzean, tipulinaz eta piper berdez eta gorriz egindako ozpin-olioarekin lagun dezakegu, eta olioz, ozpinez eta gatzez ondu.
Hegaluzea arrain urdina da, eta kalitate handiko proteinak eta omega 3n aberatsa den koipea ditu (nahiz eta hegalaburrak baino gutxiago), odoleko kolesterol- eta triglizerido-mailak jaisten laguntzen duena, gaixotasun kardiobaskularren aurka paper babesle bat jokatuz. B taldeko bitaminetan aberatsa da, baita elikagai koipetsuetan aurki daitezkeen A eta D bitaminan ere. Mineralei dagokienez, potasio-, fosforo-, magnesio-, burdina- eta iodo-iturri on bat da. Eragozpen gisa kontuan izan behar da arrain urdinek purinak dituztela (azido urikoa), eta ez dira gomendatzen odolean azido uriko maila altua edo gota izanez gero. Eta itsas uren kutsadurari buruz, hegaluzeari ez dio eragiten merkurio-eduki handiak, atuna baina txikiagoa delako.  

Ingredientes (4 personas)

  1. 800 g iparraldeko hegaluze
  2. 200 g leka
  3. 1 baratxuri-ale
  4. 1 tomate
  5. Piperrautsa
  6. 20 g tipulina
  7. 25 g piper berde
  8. 45 g piper gorri
  9. 40 ml oliba-olio
  10. 20 ml ozpin
  11. Gatz pixka bat

Receta online en: eroski.es/productos-locales/recetas/tortilla-bacalao-al-estilo-sidreria/