Hegazti-zopa txitxirioekin eta fideoekin
- 0 View visita
- Dificultad
- Dificultad
- Tiempo

- kcal
- 351 18%
- Azúcares
- 4,9g 5%
- Grasas
- 7g 10%
- Grasas saturadas
- 1,4g 7%
- Sal
- 0,6g 9%
Modo de preparación
Eltze batean oilasko garbia, porrua, tipula, azenarioa, perrexila eta baratxuria jarriko ditugu egosten. Guztia zurituta, garbituta eta zati handitan moztuta.
1 orduz egosten utzi (eltze lasterrean nahikoa da ordu erdiz egostea).
Salda iragazi, eta oilaskoa eta barazkiak bereiziko ditugu. Oilaskoa apurtu eta gerorako gordeko dugu. Berdura puregailutik edo irabiagailutik pasatuko dugu.
Birrindutako barazkiak oilo-saldarekin nahastu, eta egositako txitxirioak eta fideoak gehituko ditugu. Guztia 10 minutuz egosiko dugu. Azken unean gatza bota eta egosi eta apurtu dugun haragia gehituko dugu.
Zopa bero zerbitzatuko dugu, eta ahal dela, fideo, oilasko-haragi apurtu eta txitxirio proportzio bera jartzen saiatuko gara plater guztietan.
Denetik du errezeta honek, barazki anoa bat, haragi zuri gihartsuko anoa bat eta, gutxi gorabehera, anoa erdi pasta eta lekari. Gainera, hidratatzen laguntzen du ur asko duelako eta, plater bero bat denez, oso ongi sartzen da tenperatura baxuko garaietan, ura edatea gehien kostatzen den garaian hain justu ere. Ezin hobea da afaritarako, garaiko fruta freskoarekin edo esneki soil batekin (jogurt naturala, mamia, gazta freskoa…) batera. Nahi izanez gero, arrautza egosia ere gehitu dakioke; hori eginez gero, kalitate handiko proteina gehiago izango du, koipe eta A, E eta D bezalako bitamina lipodisolbagarri gehiago ere bai (koipetan disolbatuta baino ez baitaude).
Ingredientes (4 personas)
- 200 g oilasko-bularki
- 200 g oilasko (1 izter)
- 200 g txitxirio egosi
- 160 g fideo
- 1 tipula
- 1 porru
- 1 azenario
- 2 baratxuri-ale
- Perrexila
- Gatz apur bat
Receta online en: eroski.es/productos-locales/recetas/tortilla-bacalao-al-estilo-sidreria/
