Ilar-entsalada laranjazko ozpin-olio krematsuarekin
- Lehenengo platera
- 0 View visita
- Dificultad
- Dificultad baja
- Tiempo
- 30 minutu baino gutxiago

- kcal
- 223 11%
- Azúcares
- 10g 12%
- Grasas
- 16 23%
- Grasas saturadas
- 3 13%
- Sal
- 0,4g 7%
Modo de preparación
Ilar izoztuak ur irakina duen kazo batean egosiko ditugu, 10 minutuz, gatz pixka batekin.
Ondoren ura eta izotza duen katilu batean 5 minutuz freskatu, eta xukatu egingo ditugu. Oliba-olio birjina apur batekin busti, eta gorde egingo ditugu.
Sagarra eta tomatea garbitu, eta kubotxoetan moztuko ditugu.
Saltsa bat egingo dugu laranja-zukuarekin, ozpinarekin, oliba-olio birjinarekin eta maionesarekin, eta nahi dugun gatz-puntua emango diogu.
Oinarrian askotariko urazak jarriko ditugu, garbitu eta xukatu ondoren.
Urazen gainean ilarrak eta tomate eta sagar zatiak nahastuko ditugu. Guztia laranjazko ozpin-olio krematsuarekin maneatuko dugu.
Plater hau bero-egunetan ilarrak kontsumitzeko modu original eta freskagarria da, udan lekaleak kontsumitzeko aukera ona. Ilarrek karbohidrato konplexuak eta landare-proteinak emango dizkigute. Ilarren zuntz-ekarpenari esker, heste-igarotzea eta azukre- eta kolesterol-xurgapena erregulatzen da, eta hesteetako flora sendotzen. Ilarretan B taldeko bitaminak (B1, B2, B3, azido folikoa) eta mineralak aurki ditzakegu: besteak beste, burdina, fosforoa, potasioa, zinka eta magnesioa. Ilarrekin batera barazki eta fruta gordinak erabiliko ditugu, eta laranjazko ozpin-olio krematsua gehituko diogu; hala, bitamina, mineral eta substantzia antioxidatzaileekin aberastuko dugu platera.
Ingredientes (4 personas)
- 250 g ilar izoztu
- 50 g askotariko urazak
- 200 g tomate
- 1 sagar
- 1 laranja
- 20 ml ozpin
- 40 ml oliba-olio birjina
- 20 g maionesa
- Gatz pixka bat
Receta online en: eroski.es/productos-locales/recetas/tortilla-bacalao-al-estilo-sidreria/
