Jogurt eta mahatsen izotz-edaria cava- eta ezkai-karameluarekin

  • Postrea
  • 0 View visita
Dificultad
Dificultad baja
Tiempo
2 ordu baino gehiago
Jogurt eta mahatsen izotz-edaria cava- eta ezkai-karameluarekin

Descargar

kcal
216 11%
Azúcares
23g 26%
Grasas
11g 15%
Grasas saturadas
5g 24%
Sal
0,1g 1%
1 de 5 estrellas. Basado en 1 valoraciones

Modo de preparación

Esnea azukre erdiarekin berotuko dugu. Irakiten duenean, hozten utziko dugu. Beste ontzi batean, jogurta eta esne-gain likidoa eta arrautza-gorringoak irabiatuko ditugu. Pixkanaka, esne epela eta azukrearen nahasketa (ia hotza) botako diogu, ore homogeneoa lortu arte. Orea ontzi sendo batera aterako dugu, eta 5 orduz izoztuko dugu. Erdi-izoztuta dagoenean, koilara edo sardexka batekin txikitu egingo dugu, izotz-edarien moduko zati irregularrak lortzeko. Irabiagailu batean ere sar daiteke, izotz-edariaren testura izoztua har dezan. Kopatxoetan zerbitzatuko dugu, kopen behealdean hazirik gabeko mahats zuri zurituak jarriz. Horretarako, kazola batean mahatsak gainontzeko azukrearekin, ezkai-adartxo batekin eta cavarekin egosiko ditugu 15 minutuz, dena arinki karamelizatzen den arte. Amaitzeko, jarri ezkai-adartxo batzuk apaingarri moduan.
Helduentzako Gabonetako azkenburuko izugarri gozoa eta ikusgarria, garai horretan nagusi den fruta batean oinarritutakoa: mahatsa, alegia. Esnekiak (jogurta, esnea, esne-gaina) eta fruta (mahatsak) ditu, nagusiki. Horrek errezetari esnekien proteinak, esnekietan eta mahatsetan era naturalean dagoen azukrea, mineralak eta bitaminak (batez ere esnekien kaltzioa), eta kopuru txikian, koipeak ematen dizkio, batez ere esne-gainarenak (oso gutxi erabiltzen bada ere). Aukera on bat da azkenbururako, Gabonetako ohiko gozokien ordez.  

Ingredientes (4 personas)

  1. 300 g jogurt natural
  2. 60 ml esne oso
  3. 60 ml harrotzeko esne-gain
  4. 40 g azukre
  5. 2 arrautza-gorringo
  6. 200 g mahats
  7. 30 ml cava
  8. Ezkai-adartxoa

Receta online en: eroski.es/productos-locales/recetas/tortilla-bacalao-al-estilo-sidreria/