Kuskusa fruitu lehorrekin eta barazkitxoekin
- 0 View visita
- Dificultad
- Dificultad
- Tiempo

- kcal
- 342 17%
- Azúcares
- 1,9g 2%
- Grasas
- 10g 15%
- Grasas saturadas
- 1,2g 6%
- Sal
- 0,4g 7%
Modo de preparación
300 mililitro ur egosten jarriko dugu gatz pixka batekin eta koilarakada bat oliorekin.
Egosten hasten denean, kuskusa urez estaliko dugu, zurezko koilara batekin nahastu eta bost minutuz estaliko dugu ur guztia xurgatzen duen arte; gero, harrotzen utzi eta gorde egingo dugu.
Zartagin batean olio pixka batekin brounoisse erara (karratu oso txikiak) moztutako barazkiak arin frijituko ditugu, eta gorde egiten dugu. Fruitu lehorrak txigortu eta kuskusa zartaginera botako dugu fruitu lehorrekin eta salteatutako barazkiekin.
Olio pixka bat gehiago eta mahaspasak botako dizkiogu eta nahastu egingo dugu minutu batzuz.
Bero zerbitzatuko dugu.
Errezeta original honek fruitu lehorrak beste era batera nola kontsumi ditzakegun eta kuskusa gure elikadurari nola gehi diezaiokegun erakusten digu. Kuskusa xurgatze moteleko karbohidrato konplexuen iturri ona da, eta fruitu lehorrek bihotzerako osasungarriak diren landare-proteina eta koipe ugari dituzte. Bestalde, fruitu-lehorrek hainbat bitamina eta mineral dituzte, osasunerako oso onuragarriak direnak, eta, horretaz gain, zuntz-kopuru handia dute. Azken finean, osagaien testuren eta zaporeen kontrasteak plater honi oso ukitu berezia ematen diote, eta oso osasungarria da gainera. Menua osatzeko, entsalada osagarria eta esneki xalo bat (jogurt naturala, mamia, gazta freskoa...) edo sasoiko fruta freskoa hartzea da aukerarik onena.
Ingredientes (4 personas)
- 250 g kuskus
- 20 g arbendol
- 20 g hur
- 20 g kakahuete
- 20 g pistatxo zuritu
- 40 g kuiatxo
- 45 g piper gorri
- 25 g piper berde
- 25 ml oliba-olio
- Gatz pixka bat
Receta online en: eroski.es/productos-locales/recetas/tortilla-bacalao-al-estilo-sidreria/
