Lupia ganba-saltsan
- Bigarren platera
- 0 View visita
- Dificultad
- Dificultad media
- Tiempo
- 30 minututik ordubetera

- kcal
- 229 11%
- Azúcares
- 1,1g 1%
- Grasas
- 8g 12%
- Grasas saturadas
- 1,4g 7%
- Sal
- 0,4 7%
Modo de preparación
Saltsa egiteko, ganbak zurituko ditugu aurrena. Haragia banatuko dugu, batetik, eta oskolak eta buruak, bestetik. Zartagin batean baratxuri-alea frijituko dugu olio pixka batekin, ganben oskolekin eta buruekin batera. Minutu bat igarota, kolorez aldatuko dira, egiten hasi direlako. Orduan, cognaca botako dugu, eta kazolaren barnealdearen tenperatura igo, alkohola erre dadin. Ondoren, irin-koilarakada bat botako diogu, eta sueztituko dugu. Gero, tomate xehatua, azafraia, piperrautsa eta litro-erdi fumet edo arrain-salda erantsiko dizkiogu. 10 minutuz egosten utziko dugu.
Saltsa txinotik pasako dugu gero, irabiagailuarekin txikitu gabe; espatularekin baino ez dugu zehatuko, itsaskiak ahal den zuku gehiena atera dezan. Saltsari gatz eta loditasun egokiak eman, eta gerorako gordeko dugu.
Behin saltsa amaituta, lupia-xerra garbiei (hezurrik eta errairik gabe) piperbeltza eta gatza botako dizkiegu, eta plantxan edo ez itsasteko zartagin batean egingo ditugu, oliba-olio tanta batzuekin. Azalaren aldea egingo dugu lehenik, eta alde hori eginda dagoenean, buelta eman eta beste 30 segundoz erreko dugu. Zartagin horretan bertan, ganbak salteatuko ditugu, alde bietatik gutxi eginez. Gatz-puntuan jarriko dugu, eta lupia ganba salteatuekin eta saltsarekin zerbitzatu.
Lupia oso arrain preziatua da, haragi zuria eta trinkoa, hezur gutxi eta zapore fina eta delikatua dituelako. Nutrizio-osaerari dagokionez, nabarmentzekoa da kalitate handiko proteina ugari dituela, eta hainbat mineral, hala nola iodoa, fosforoa, potasioa eta magnesioa. Arrain zuria denez, koipe gutxi dauka, eta, hortaz, bereziki egokia da argaltzeko dietetarako. Gainera, arrain honen koipea asegabea da, eta osasungarria, beraz. Errezeta honetan ganbekin prestatuko dugu, iodo, burdin, proteina, kaltzio, potasio, zink, magnesio, sodio eta B3, B9 eta B12 bitamina ugari dituen jaki batekin, alegia. Barazki-garnizioak oso egokiak dira proteina-plateretan, zuntza, bitaminak eta substantzia antioxidatzaileak eransten dizkietelako. Hortaz, entsalada bat edo barazki batzuk osagarri bikaina izango litzateke. Espeziek eta ganba gorrien zapore biziak ahoarentzako gozamen bihurtzen dute errezeta hau.
Ingredientes (4 personas)
- 600 g lupia-trontzo garbi hezurrik gabe
- 1 baratxuri-ale
- 300 g ganba gorri
- 400 ml arrain-salda
- 50 g tomate natural xehatu
- 20 g irin
- 30 ml cognac
- 5 g piperrauts gozo
- 2 g azafrai lehor
- 30 ml oliba-olio
Receta online en: eroski.es/productos-locales/recetas/tortilla-bacalao-al-estilo-sidreria/
