Marrubi- eta jogurt-kopak
- Postrea
- 0 View visita
- Dificultad
- Dificultad para principiantes
- Tiempo
- 30 minutu baino gutxiago

- kcal
- 126 6%
- Azúcares
- 14g 15%
- Grasas
- 3,5g 5%
- Grasas saturadas
- 1,6g 8%
- Sal
- 0g 1%
Modo de preparación
Marrubiak garbitu, moztu eta azukrearekin eta ardo-ozpin tanta batzuekin nahastuko ditugu, eta 20 minutuz giro-tenperaturan beratzen utzi. Jogurtak irabiatuko ditugu, krematsu bihurtu arte. Kopa muntatuko dugu: bi marrubi-geruza, gainean jogurt-krema, eta olo-malutak erdian, marrubiak eta jogurta bereizteko. Hozkailuan edukiko ditugu kopak, zerbitzatzeko unea iritsi arte, eta marrubi-zatitxo batzuekin, fruitu kurruskariekin, olo-malutekin... apainduko ditugu.
Jogurtaren elikadura-propietateen artean, azpimarratzekoak dira kalitate handiko proteinak, kaltzioa eta A eta D bitaminak. Marrubiekin prestatzen da, C bitamina ugari eta eragin antioxidatzailea dituen sasoiko fruta bat, alegia. Horrez gain, olo-malutak ere botatzen zaizkio, eta horrek kaloriak eransten dizkio, oloaren karbohidrato konplexuei esker. Arazorik gabe kontsumi daiteke, kointraindikatuta ez dugun bitartean, behi-esneari alergia izateagatik, esaterako.
Ingredientes (4 personas)
- 4 jogurt natural (500 gramo)
- 400 g marrubi heldu
- 10 g azukre
- 50 g olo-maluta
- Ardo zurizko ozpin tanta batzuk
Receta online en: eroski.es/productos-locales/recetas/tortilla-bacalao-al-estilo-sidreria/
