Meloi-gazpatxo hotza jogurtarekin

  • Hasierakoa
  • 0 View visita
Dificultad
Dificultad para principiantes
Tiempo
30 minututik ordubetera
Meloi-gazpatxo hotza jogurtarekin

Descargar

kcal
130 7%
Azúcares
6,9g 8%
Grasas
11g 15%
Grasas saturadas
2g 10%
Sal
0,4g 7%
de 5 estrellas. Basado en 0 valoraciones

Modo de preparación

Piper berdea, tipuleta freskoa, baratxuri-atala eta meloia zuritu eta zatituko ditugu. Irabiagailu batekin, guztia birrinduko dugu.  Jogurt erdia eta oliba-olio birjina gehitu, gatz puntua eman, eta berriz ere birrinduko dugu. Hozkailuan sartuko dugu, estalita, ordu erdiz. Azken unean, kontsumitu aurretik, sagar-ozpina gehitu, berriz ere irabiagailuarekin nahastu, eta kopa hotzetan zerbitzatuko dugu gazpatxo freskagarri hau, meloi-bolatxo batzuekin batera eta piper berde eta gorri xehe-xehea botata gainean. Gure gusturako lodiegia badago, ozpina eta gatza gehitu aurretik ur hotza bota diezaiokegu, astiro eta irabiatzeari utzi gabe, nahi dugun testura lortu arte. Aldiz, ur gehiegi bota badiogu eta likidoegia geratu bazaigu, ogi-mamia gehituko diogu irabiatzeari utzi gabe, nahi dugun testura lortu arte.
Hasierako plater freskagarri eta zaporetsu honek azkenburuko, gosari edo askari gisa ere balio dezake, eta sasoiko fruta eta barazkiak sartzeko aukera ematen du; besteak beste, meloia eta piper berdeak. Meloia da errezetaren oinarria, eta nutrizioaren ikuspegitik oso elikagarri bihurtuko du platera; haren zuntz kantitateari esker asegarria izango da, guztia ere ia-ia kaloriarik izan gabe. Olioak ematen dio errezetari energia handiena, baina bihotzerako osasungarriak diren gantz-azidoak ekartzen dizkio, baita elikagaien zati koipetsuetan soilik aurki daitekeen E bitamina ere, besteak beste funtzio antixiodatzaileak dituena. Meloia da ur gehien barne hartzen duen fruitua, angurriarekin batera; ia-ia haren pisuaren % 90 hartzen du urak. Behi-esnearen proteinari alergia bazaio, beganoa izanez gero… jogurtik gabe egin dezakegu gazpatxoa, landare-jatorriko elikagaiak bakarrik erabilita. Uda partean fruta eta beste elikagai osasungarri batzuk hartzeko modu ona eta desberdina da, eta organismoa hidratatzen lagunduko digu; horrez gain, zuntz, bitamina eta mineral kantitate handia eta beste substantzia onuragarri batzuk ere emango dizkigu.  

Ingredientes (4 personas)

  1. 600 g meloi
  2. 50 g piper berde
  3. 40 g tipuleta
  4. 1 baratxuri-atal
  5. 65 g jogurt natural
  6. 40 ml oliba-olio birjina
  7. 10 ml sagar-ozpin
  8. Gatz apur bat

Receta online en: eroski.es/productos-locales/recetas/tortilla-bacalao-al-estilo-sidreria/