Muskuiluak panadeira eran
- Hasierakoa
- 0 View visita
- Región
-
Galicia
- Dificultad
- Dificultad media
- Tiempo
- 30 minututik ordubetera
Modo de preparación
Ur azpian muskuiluak garbitu eta labana edo metalezko espartzu batekin, bizarrak, maskorrak eta zikinkeria kendu. Irekita daudenak baztertu.
Ardo zuria eta ereinotz hosto batekin egosten jarri, muskuiluak ireki arte. Irekitzen ez direnak baztertu. Egosketaren salda gorde.
Kazola batean, oliba-olio birjina estra eta gatz apur batekin brunoise eran edo txiki-txiki xehatutako barazkiak frijitu: 2 tipula, 2 baratxuri ale, piper berdea, piper gorria.
Kolorea hartzen hasi orduko, piperrauts koilarakada bat gehitu, dena nahastu eta 2 edo 3 minutuz frijitu.
Jarraian, tomate natural birrinduak bota eta saltsa loditzen denean muskuiluen salda gehitu azafrai hari batzuekin. Su motelean utzi 10 minutuz edo berriro loditu arte.
Muskuiluei kusku bat kendu eta bestea moluskuaren oinarri gisa gorde. Modu txukunean laberako erretilu batean jarri, laberako paperarekin edo erretiluan bertan. Muskuilu bakoitza frijituki-koilarakada batez estali. Gainetik, ogi birrindua eta perrexil xehatua hautseztatu.
Labean gratinatu, txigortu arte.
Ingredientes (4 personas)
- Muskuilu kilo 1
- 2 tipula
- Piper gorri 1
- Piper berde 1
- Piperrauts koilarakada 1
- 2 baratxuri ale
- 2 tomate natural birrindu
- Azafraia
- Perrexila
- Ogi birrindua
- Ardo zuria
- Ereinotz hosto 1
- Oliba-olio birjina estra
- Gatza
Receta online en: eroski.es/productos-locales/recetas/tortilla-bacalao-al-estilo-sidreria/
