Paraguaio eta laranja irabiakia.

  • Postrea
  • 0 View visita
Dificultad
Dificultad para principiantes
Tiempo
30 minutu baino gutxiago
Paraguaio eta laranja irabiakia.

Descargar

kcal
139 7%
Azúcares
24 27%
Grasas
1,7g 2%
Grasas saturadas
1g 5%
Sal
0,1g 1%
1 de 5 estrellas. Basado en 1 valoraciones

Modo de preparación

Paraguaioak zuritu, bitan zatitu eta hezurra kenduko diegu. Laranjak zuritu eta ataletan banatuko ditugu. Paraguaioak eta laranjak irabiagailu-edalontzi batean jarriko ditugu irabiatzeko. Lau laranjen eta bi jogurt naturalen zukua botako diogu eta krema homogeneoa lortu arte irabiatuko dugu. Hozkailuan gordeko dugu. Zerbitzatzerako garaian, prestakina berriro irabiatu eta edalontzietara botako dugu. Edalontziak lastotxoekin eta fruta-zati txikituekin apain ditzakegu.
Paraguaioak eta laranjak dira errezeta honen oinarrizko osagaiak, eta baita jogurta ere. Frutek gozotasuna ematen diote, era naturalean dituzten azukreengatik (fruktosa); beraz, ez dira gozatu behar. Gainera, aberatsak dira bitaminetan (betakarotenoa edo A probitamina, azido folikoa, C bitamina) mineraletan (potasioa kasu), azido organikoetan (C bitaminen akzioa areagotzen duen azido zitrikoa, besteak beste) eta zuntzean (heste-igarotzea hobetzen du, besteak beste). Beta karotenoa eta C bitamina akzio antioxidatzaile ahaltsuko bi substantzia dira. Jogurta esne-deribatua da, eta aberatsa da proteinetan, kaltzioan, B multzoko bitaminetan, A eta D bitamina lipodisolbagarrietan eta kaltzioan, eta koipe gutxi du. Hortaz, oso errezeta egokia da adin guztietarako, eta, bereziki, osasun ona izateko hain beharrezkoak diren elikagai horien anoa gomendatuak kontsumitzea hainbeste kostatzen zaienek fruta gehiago kontsumitzeko. Udako azkenburuko, gosari edo mokadu on bat.  

Ingredientes (4 personas)

  1. 300 g paraguaio
  2. 300 g laranja
  3. 2 jogurt natural
  4. 4 laranja zukuan

Receta online en: eroski.es/productos-locales/recetas/tortilla-bacalao-al-estilo-sidreria/