Soja, abrikot, mahats eta arto entsalada errukula-hostoen gainean

  • Lehenengo platera
  • 0 View visita
Dificultad
Dificultad baja
Tiempo
30 minututik ordubetera
Soja, abrikot, mahats eta arto entsalada errukula-hostoen gainean

Descargar

kcal
394 20%
Azúcares
16g 18%
Grasas
24g 35%
Grasas saturadas
4g 18%
Sal
0,4g 7%
1 de 5 estrellas. Basado en 1 valoraciones

Modo de preparación

Ura irakin eta soja su baxuan egosiko dugu, 40 minutuz edo biguntzen den arte, erditik moztutako tipula batekin. Soja hozten utzi eta ur-zurrusta hotzaren pean xukatuko dugu iragazki baten laguntzarekin. Abrikotak eta mahatsak zuritu eta lehenengoei hezurra kenduko diegu. Gero, horiek moztu eta arto gozoarekin dena kontuz nahastuko dugu eta soja egosia gehituko diogu. Entsalada oliba-olioarekin, ozpinarekin eta gatzarekin egindako ozpin-olioarekin onduko dugu. Platera errukula-hosto batzuekin zerbitzatuko dugu.
Mota honetako entsaladak aukera bikaina dira udan lekaleak kontsumitzeko, eta, gainera, plater nagusi moduan har ditzakegu frutak (kasu honetan bezala) eta/edo barazkiak gehitzen badizkiogu, bigarren haragi-edo arrain-platera gehitu beharrik gabe. Soja, lekalea den aldetik, oso elikagai osatua eta nutritiboa da; proteina eta karbohidrato ugari ditu, eta, horrez gain, zuntza, bitaminak eta mineralak ditu. Sojak haragiak baino proteina gehiago du, eta, horregatik, interes handiko landare-proteina iturria da nutrizioaren aldetik. Frutek zuntz, bitamina eta mineral gehiago emango dizkiote, eta azukrea gehitzen badiote ere, gogoratu behar da frutak era naturalean duen azukreak (fruktosa) ez dituela elikagai prozesatuei gehitutako azukreak dituen kalteak eragiten, gainontzeko osagaiei esker (zuntza, fitokimikoak...). Frutaren fruktosan egoten dira osagai horiek. Errezeta on bat da, eta, gainera, udako fruta freskoari probetxu ateratzen dio modu original batean.  

Ingredientes (4 personas)

  1. 240 g soja lehor (lekalea)
  2. 50 g errukula
  3. 200 g abrikot
  4. 200 g de mahats zuri
  5. 10 g arto kontserban
  6. 60 ml oliba-olio
  7. 20 ml sagardo-ozpin
  8. Gatz pixka bat

Receta online en: eroski.es/productos-locales/recetas/tortilla-bacalao-al-estilo-sidreria/