Txahal-azpizuna sagar-konpotarekin!!!

  • 0 View visita
Dificultad
Dificultad media
Tiempo
30 minututik ordubetera
Txahal-azpizuna sagar-konpotarekin!!!

Descargar

kcal
290 15%
Azúcares
12g 14%
Grasas
11g 16%
Grasas saturadas
4g 19%
Sal
0,5g 8%
de 5 estrellas. Basado en 0 valoraciones

Modo de preparación

Sagarrak garbitu, zuritu eta zatituko ditugu, barneko partea kenduz. Sagarrak lapiko batean egosten dira ur txorrotara batekin, jerez txorrotara batekin eta koilarakada bat azukrerekin 40 minutuz, konpota eratzen den arte. Sagarra egosita dagoenean, parte bat irabiagailura pasatuko da, eta leku epel batean gordeko dira konpota eta “irabiatua”, gatz, piperbeltz beltz eta oliba-olio birjin ukitu batekin. Azpizunei kanpoko koipea kenduko diegu eta gatza eta piperra emango diegu eta erretzeko saretxo batekin lotuko dugu, horrela, erretzen diren bitartean, ez dute forma zilindrikoa galduko. Azpizunak osorik gorrituko ditugu zartagin batean, oliba-olio pittin batekin, eta erretzen bukatu labean 200º C-tan 10 minutuz. Sarritan emango diegu buelta, gainazal osoa homogeneoki egin dadin. Behin erreta daudenean, xerra mehetan moztuko ditugu. Azpizunak platerean zerbitzatuko ditugu sagar konpotarekin, eta irabiatuarekin, zeinari haragi errearen zukua gehituko diogun.
Txekorraren azpizuna, haragi gorri izanik ere, giharra dela esan daiteke, koipe gutxi baitu, % 3 inguru. Aberatsa da balio biologiko handiko proteinetan, eta B6, B9, B12 eta B3 bitaminetan, guztiak ere beharrezkoak, gure gorputzaren ehunak onik egon daitezen. Horri gehitzen zaizkio beste mineral batzuk: burdina, zinka, fosforoa, selenioa eta potasioa. Sagar konpotarekin prestatzen da, eta horrek egiten du errezeta interesgarri, nutrizio aldetik, izan ere, haragi gorrien kontsumoa neurtu behar badugu ere, jaten ditugunean hobe da begetalen laguntzarekin jatea, barazki nahiz fruta, honako honetan bezala. Gainera, gozo-gazi zaporeen kontrasteak eraginda, berebiziko esperientzia izango da plater honetaz gozatzea.  

Ingredientes (4 personas)

  1. 500 g txekor azpizun
  2. 400 g errezil sagar
  3. 20 ml Jerezko ardoa
  4. 10 g de azúcar
  5. 30 ml oliba-olio
  6. Gatz pittin bat
  7. 2 g piperbeltz beltz

Receta online en: eroski.es/productos-locales/recetas/tortilla-bacalao-al-estilo-sidreria/