Txahal-xerra plantxan, tipulaz eta piper gorri eta berdez lagunduta

  • Bigarren platera
  • 0 View visita
Dificultad
Dificultad baja
Tiempo
30 minutu baino gutxiago
Txahal-xerra plantxan, tipulaz eta piper gorri eta berdez lagunduta

Descargar

kcal
172 9%
Azúcares
5,4g 6%
Grasas
6,3g 9%
Grasas saturadas
2g 12%
Sal
0,5g 9%
1 de 5 estrellas. Basado en 1 valoraciones

Modo de preparación

Lehenik eta behin piperrada prestatzen hasiko gara, tipula, piper berdea eta pikillo-piperrak juliana eran moztuta (xerra finetan). Barazkiak zartagin batean frijituko ditugu, 2 koilarakada oliorekin eta xerratutako baratxuriekin. Barazkiak samur daudenean, 6 koilarakada tomate-saltsa gehituko ditugu eta behar izanez gero gatz-puntua emango diogu. Piperrada beroan gordeko dugu, xerrekin batera zerbitzatzeko. Xerrak plantxan edo zartagin oso bero batean egingo ditugu, koilarakada oliorekin. Bi minutuz doratuko ditugu alde bakoitzetik. Gatza botako diegu. Xerrak piperradarekin zerbitzatuko ditugu.
Haragi gorriak jateari dagokionez, kontsumoa murriztea gomendatu ohi da; hala ere, astean bitan ere jan ditzakegu, haragi-pieza gihartsuak aukeratzen baditugu eta barazkiz laguntzen baditugu, koipe ase eta azido uriko gehiegi ez hartzeko eta ez kantitatez ez maiztasunez gehiegi ez kontsumitzeko. Errezeta honek baldintza horiek betetzen ditu; beraz, betiere neurriz, gure elikadura osasungarriaren parte izan daiteke. Hori kontuan harturik, plater honek kalitate oneko proteinak eta burdina emango dizkigu, baita barazkien onura guztiak ere, besteak beste, bitamina eta mineral edukia, zuntza… Gainera, hornigaiek samurtasun handia emango diote platerari.  

Ingredientes (4 personas)

  1. 400 g txahal-xerra
  2. 1 tipula
  3. 2 baratxuri-atal
  4. 250 g pikillo-piper gorri
  5. 1 piper berde
  6. 60 g tomate natural latan
  7. 20 ml oliba-olio birjina
  8. Gatz pixka bat

Receta online en: eroski.es/productos-locales/recetas/tortilla-bacalao-al-estilo-sidreria/