Txerri-solomoa laranja erara
- 0 View visita
- Dificultad
- Dificultad baja
- Tiempo
- 30 minututik ordubetera

- kcal
- 276 14%
- Azúcares
- 11g 12%
- Grasas
- 11g 15%
- Grasas saturadas
- 4g 20%
- Sal
- 1g 10%
Modo de preparación
Eltze batean, olioa berotu eta solomoa bi aldeetatik gorrituko dugu arinki, eta gatza (ontzutua ez badago) eta piperbeltza botako dizkiogu.
Gorritu denean, fin-fin moztutako tipula botako diogu eta pixka batean sueztitzen utziko dugu.
Bi laranjei zukua atera eta solomoari botako diogu. Kazola estaliko dugu eta su baxuan egosten utziko dugu 30 minutuz, gutxi gorabehera.
Solomoa ontzitik kenduko dugu eta erretilu bero batean jarriko dugu.
Haragi-saltsa txinotik pasako dugu. Beste bi laranjak zirkuluan moztuko ditugu, azala kendu gabe, zukuan berotuko ditugu eta erretiluan jarriko ditugu perrexil heze hosto batzuekin, apaingarri gisa.
Saltsa aparte zerbitzatuko dugu.
Txerri-solomoaren errezeta da, hau da, haragi gorria. Hortaz, beste proteina-elikagai batzuk baino neurri handiagoarekin kontsumitzea gomendatzen da. Izan ere, gomendioa da haragi gorria astean 2-3 aldiz kontsumitzea gehienez. Hori horrela, haragi gorria kontsumitzeko proposamen ona da, laranja- eta tipula-saltsa batekin laguntzen delako, eta, hala, ez zaiolako platerari apenas koiperik eransten. Solomo ontzutuarekin egingo badugu, gatza ez botatzea gomendatzen dugu. Menua osatzeko, iradokitzen dugu barazki-plater bat prestatzea, eta postrerako, berriz, fruta fresko osoa edo esneki sinple bat (naturala eta azukre erantsirik gabea: jogurt naturala, mamia, gazta freskoa...).
Ingredientes (4 personas)
- 600 g txerri-solomo
- 4 laranja
- 100 g tipula
- 10 ml oliba-olio birjina estra
- gatz pixka bat (solomo ontzutua bada ez bota gatzik)
- 200 g perrexil heze
- piperbeltz zuri ehoa
sReceta online en:
