Ahuakate-krema urdaiazpiko-txirbilekin
- 0 View visita
- Dificultad
- Dificultad mitjana
- Tiempo
- Menys de 30 minuts
- Precio baix
- Precio baix
- Nutri-score
- kcal
- 295g 15%
- Azúcares
- 12,81g 14%
- Grasas
- 16,73g 24%
- Grasas saturadas
- 4,06g 20%
- Sal
- 2,23g 37%
Modo de preparación
Jarri urdaiazpiko-xerrak sukaldeko bi paper-orriren artean, eta presio pixka bat egin papera urdaiazpikoari itsasteko. Gero, jarri plater baten gainean eta sartu mikrouhin-labean ahalik eta potentzia handienean, minutu bateko tarteetan, koipeak horitu eta urdaiazpikoa lehortu arte. Moztu puska txikietan eta gorde.
Ireki ahuakateak erditik, kendu hazia eta, koilara baten laguntzaz, atera mamia eta sartu irabiagailuaren edalontzian.
Gehitu sagarra, zuritua, bihotz-gabetua eta zatitxoetan, baita lima zukua, jogurta eta kaiena ere, eta birrindu testura mehea geratu arte, sagar zatitxoak eta ahuakatea ikus ez daitezen.
Gehitu salda epela edo ura, birritan, ondo integratzeko, homogeneizatu dadin.
Nahi bezala gatzpipertu (kontuz, urdaiazpikoak gatza badauka) eta urdaiazpiko-karraskaria hautseztatu zerbitzatzeko.
Udarako proposamen original eta freskagarria. Nutrizio-propietateak. Esan daiteke ahuakatea dela fruten arteko salbuespena nutrizio-edukiari dagokionez, %13 inguru koipeak baititu, baina honen garrantzitsuena da azido oleiko eran direla, oliba-olioaren antzera, propietate kardiobaskular onuragarriak dituen gantz-azido monoinsaturatua. Gainera, ahuakatea aberatsa da zuntzean, E bitaminan (antioxidatzailea), B6 bitaminan eta azido folikoan, eta C bitamina zein kobre-iturri da; guztiek dute eragina, adibidez, immunitate-sistemaren funtzionamendu egokian. Trikimailua. Urdaiazpikoaren ordez era askotako haziak edo ogi txigortua jarriz gero, gatza erdira murrizten da, eta errezeta egokia izango litzateke laktobegetarianoentzat.
Ingredientes (4 personas)
- 2 ahuakate heldu baina sendo
- Sagar berde 1, zurituta, bihotz-gabetua eta zatitxoetan moztutan
- Lima baten zukua
- 250 ml jogurt natural
- Kaiena koilaratxokada 1/2 edo 1 (zure gustura)
- 500 ml barazki-salda
- Gatza eta piperbeltza (eho berria hobe)
- Txikitutako martorri eskukada ½
- 150g urdaiazpiko-txirbil
sReceta online en:
