Arrautzak modu osasungarrian kozinatu

  • 0 View visita
Dificultad
Dificultad per a principiants
Tiempo
Menys de 30 minuts
Precio mitjà
Precio mitjà

Descargar

1 de 5 estrellas. Basado en 1 valoraciones

Modo de preparación

OHARRAK: 1.-Askatasunean hazitako landa oiloen Natur arrautzak dira: M/L tamainakoak dira, eta, beraz, egosketa denbora desberdina izango da tamaina baten edo bestearen arabera. 2.-Arrautzak beti freskoak izango dira. 3.-Ozpinak ur irakinetan zuringoa koagulatzen laguntzen du. 4.-Egosten denbora gutxiago utziz gero, arrautza gutxiago egiten da, eta minutu bat gehiagoz uzten bada, gehiago egiten da (gorringoa pixka bat gehiago egiten da). Uretik pasata, ur irakinetan eta plantxan egitean egosketa-denboraren arabera arrautzaren zuringoa mamituta eta gorringoa likido geratuko dira. Azken hori mamitu egin daiteke ordea, denbora gehiagoz egosten utziz gero.  LANKETA: arrautzak paper-zapi edo trapu heze batekin garbitu. Hobe da arrautzak freskoak egoteaz gainera giro-tenperaturan egon daitezela. ARRAUTZA EGOSIA Arrautzak ur hotzarekin estali eta irakiten hasten direnean su ertain-handian 10-12 minutuz egosi. Ur hotzetik pasa egosketa mozteko. Zuringoa eta gorringoa mamituta geratu behar dira. Arrautzak zuritu, laurdenetan edo erditik moztu eta nahierara ondu. URETIK PASATAKO ARRAUTZA Jarri arrautzak ur irakinetan (koilara edo kazola bat erabili hautsi ez daitezen). Su ertain-handian 3-4 minutuz egosi. Arrautza-ontzi batean jarri, goiko partea kendu eta azala mantendu, koilaratxo batekin jan edo ogiarekin busti ahal izateko. Zuringoa mamituta eta gorringoa likido geratzen dira. Nahierara ondu. UR IRAKINETAN EGINDAKO ARRAUTZA EDO POCHÉ Ontzi batean arrautza apurtu. Kazola batean jarri 1 litro ur koilarakada bat ozpinarekin. Ez du irakin behar (urak 80º eta 90º artean egon behar du. Irakiten hasten bada, sua jaitsi, termometro batekin egon beharrik ez izateko). Koilara batekin edo hagatxoekin nahasi, zurrunbilo bat eginez. Bota arrautza zurrunbiloaren erdira eta kozinatu 3-4 minutuz. Bitsadera batekin atera. Zuringoa mamituta eta gorringoa likido geratu behar dira. Nahierara ondu. ARRAUTZA PLANTXAN Ontzi batean arrautza apurtu. Zartaginera bota tantatxo bat oliba-olio birjina estra, eta zabaldu, oinarria koipeztatzeko. Pixka bat berotu denean, bota arrautza eta su ertain-txikian 2 -3 minutuz kozinatu, taparekin estalita. Bitsadera edo endaia batekin kendu. Zuringoa mamituta eta gorringoa likido geratu behar dira. Nahierara ondu.

Ingredientes (4 personas)

  1. -NATUR landa-oiloen arrautzaknn
  2. -Uran
  3. -EROSKI oliba-olio birjina estran
  4. -Ozpinan
  5. -EROSKI piperbeltz beltza (aukerakoa)n
  6. -Añanako gatz malutak (aukerakoa)n
  7.  
  8. * Osagarri moduan erabil daitezke baratxuria, espezia freskoak edo lehorrak eta ogi desberdinak, hala nola EROSKI pipa-ogia, EROSKI 6 zerealetako ogia, EROSKI arto-ogia edo 15 zerealetako moldeko ogia.

sReceta online en: