Arroz integrala txanpiñoi eta gari-zainzuriekin.

  • 0 View visita
Dificultad
Dificultad baixa
Tiempo
De 30 minuts a 1 hora
Arroz integrala txanpiñoi eta gari-zainzuriekin.

Descargar

kcal
347 17%
Azúcares
7,7g 9%
Grasas
8,2g 12%
Grasas saturadas
1,3g 7%
Sal
0,79g 13%
1 de 5 estrellas. Basado en 1 valoraciones

Modo de preparación

Kazola edo zartagin batean (arroza egin behar dugun horretan) olio pixka batekin jarriko dugu arin frijitzen porrua, azenarioa eta tipulin txikitua brounoisse erara (laukitxo txikitan egina). Txanpiñoiak garbituko ditugu, zutoinaren beheko partea kenduta eta izan ditzakeen lur arrastoak kenduta. Ondoren, txanpiñoiak laurdenkatuko ditugu gari-zainzuriekin batera. Barazki salteatuei gehituko diegu. Gatza eman eta guztia sueztituko dugu, txanpiñoiak eta zainzuriak egin arte. Arroz osoa gehituko diogu eta berriro sueztituko dugu. Salda botaz joango gara poliki-poliki irabiatu bitartean, gatza punttuan jarri eta 35-40 minutu utziko dugu egiten. Arroz integralak, egosteko denbora gehiago behar izan dezake, betiko arrozek baino; begiratu egoste-denbora ontzian. 10 minutuz pausatzen utziko dugu estalita. Bero zerbitzatuko dugu, arroza galka ez dadin.
Plater honek zereal integral eta barazkien errazio bat du. Zerealek, integralak direnean, hau da, ale osoa aprobetxatzen denean, karbono-hidrato konplexuak dituzte zuriak bezalaxe, baina proteina, zuntz, bitamina eta mineral gehiago dute, izan ere horietako kopuru handia dago zahian eta ernamuinean, fintzean baztertu ohi den horretan. Barazkiak funtsezkoak dira elikadura osasungarria izateko, zuntza ematen dute, bitaminak, mineralak eta fitokimikoak (gorputzarentzat onak diren substantziak), horregatik, gure elikaduraren oinarri izan behar dute. Errezeta hau lehen platera edo bigarrena platera egiteko erabil dezakegu, aurretik edo batera hartuta entsalada bat, barazki krema edo purea..., eta proteina osasungarri pixka bat erantsita (arrautza, arraina, egoskaria, fruitu lehorrak, haragi zuria) plater bakar oso egin dezakegu.

Ingredientes (4 personas)

  1. 240 g arroz
  2. 1 tipulin fresko
  3. 50 g azenario
  4. 50 g porru
  5. 200 g txanpiñoi fresko
  6. 200 g gari-zainzuri
  7. 800 ml barazki salda
  8. 20 ml oliba-olio birjina
  9. Gatz pittin bat

sReceta online en: