Borrajak patatazko eta oliba-olio birjina estrazko aparrarekin eta udako trufarekin
- 0 View visita
- Dificultad
- Tiempo
- Més de 2 hores
Modo de preparación
BORRAJEN GARBIKETA ETA EGOSKETA
- Moztu borrajak zurtoin luzetan, hosto berdeak kenduta. Hosto horiek kremak edo bestelako prestaketak egiteko gorde ditzakegu. "Crespilloak" egin nahi izanez gero, gorde hosto txikiak.
- Puntadun labana batekin, kendu orri-mamien alboetako hariak eta ebaki orri-mamiak erditik, muturretatik tira eginez, erdialdeko hariak ateratzeko.
- Moztu 5 cm inguruko makilatxotan eta egosi ur gazi ugaritan 3 minutuz. Tarte hori igarotakoan, hoztu ur, izotz eta gatzarekin, testura eta kolorea kontserba ditzaten. Gorde egosketa-ur apur bat orri-mamiak leheneratu ahal izateko.
- Birpasatu makilatxoak eta haririk geratu bada, kendu. Gorde ur eta izotzetan.
Garbitzeko teknika honekin, edozein prestaketan erabiltzeko moduko borraja bikainak lortuko ditugu.
PATATAZKO ETA OLIBA-OLIO BIRJINA ESTRAZKO APARRAREN PRESTAKETA
- Puskatu eta egosi patatak 20 minutuz gatz apur batekin.
- Xukatu eta sartu patatak sukaldeko robotean egosketa-uraren 75 cl-rekin, esnegainarekin eta gatz apur batekin.
- Birrindu erabateko potentzian 1 minutuz eta hasi pixkanaka oliba-olio birjina estra eransten.
- Pasatu lortutako orea iragazki fin batetik eta sartu sifoi batean. Itxi eta kargatu gasez.
- Utzi jalkitzen 12 orduz hozkailuan.
AMAIERA ETA AURKEZPENA
- Jarri sifoia María bainutan 60 eta 70 gradu arteko tenperaturan ordu erdiz, aparra berotzeko.
- Jarri borrajen egosketa-uraren parte bat 60-70 gradutan eta sartu borrajak bertan hainbat segundoz, tenperatura har dezaten.
- Berotu platerak mikrouhin labean 1 minutuz.
- Igurtzi platerak baratxuri-ale batekin.
- Kokatu borraja-zurtoinak modu txukunean plateretan eta, horien gainetik, erantsi gatz-ezkata batzuk eta oliba-olio birjina estraren zurrutada bat.
- Apaintzeko, loreak eta borrajen ernetutako kimuak jar ditzakegu.
- Aurkeztu platerak modu horretan eta erantsi patata-apar beroa eta trufa birrindua mahaian bertan.
TRESNAK
- Barazkirako labanak eta puntadun labana
- Mozteko ohola
- Kazola handia
- Ontzia
- Sukaldeko robota edo irabiagailua
- Iragazki fina
- Sifoia
Ingredientes (4 personas)
- -tBorraja freskoak nn
- -tUra n
- -tGatza n
- -tIzotzan
- -t1 baratxuri alen
- -t4 koilarakada oliba-olio birjina estra
- n-tGatz-ezkatak n
- -t1 udako trufa
- <b>Patata-aparra egiteko</b>
- -t½ litroko sifoia nn
- -t1 gas-karga n
- -t250 g patata n
- -t75 ml patataren egosketa-ur
- n-t75 ml esnegain likido (% 35 MG) n
- -t100 ml oliba-olio birjina estra n
- -tTermomix edo Turmix
sReceta online en:
