Izokin-hanburgesa berenjenako patata faltsuekin eta tomate erreekin
- 0 View visita
- Dificultad
- Tiempo
- De 30 minuts a 1 hora
- Precio mitjà
- Precio mitjà
- Nutri-score
- kcal
- 332 18%
- Azúcares
- 6,34 7%
- Grasas
- 18,9 27%
- Grasas saturadas
- 3,25 16%
- Sal
- 0,89 22%
Modo de preparación
Izokin- eta barazki-hanburgesak
Birrindu tipulina eta kuiatxoa elikagaiak prozesatzeko gailu batean.
Erantsi izokina (kubotan moztuta), patata egosia (zapalduta), ogi birrindua, arrautzaren zuringoa, perrexila (xehe-xehe moztuta), gatza eta piperbeltza, eta birrindu ore bat lortu arte.
Egin 70 gramo inguruko bolak, eta ogi birrindu apur batekin lagunduta, eman hanburgesa itxura. Ore hau nahiko biguna da, beraz, beharrezkoa bada, ogi birrindu apur bat gehitu ahal zaio testura egokia har dezan. Baina apur bat soilik, hanburgesek urtsutasuna manten dezaten.
Erre hanburgesak su ertainean, olio pitin batekin.
Zerbitzatu letxuga-kimu batzuekin, xerratan moztutako edo erretako tomateekin eta berenjena-patata faltsuekin.
Berenjenako patata faltsuak.
Berotu labea 200 gradutan goitik eta behetik.
Zuritu eta moztu berenjena hatz bateko lodiera duten makilatxoetan.
Bernizatu makilatxoak oliba-olioarekin eta hautseztatu ogi birrindu apur bat haien gainetik.
Sartu 15 minutuz labean, gorritzen diren arte.
Atera labetik eta eman gatza.
Cherry tomate erreak
Jarri tomateak labeko erretilu batean, eman gatza eta piperbeltza, eta bota oliba-olio pitin bat eta oregano-hosto lehor batzuk haien gainetik.
Sartu labean berenjena-patatekin 25 minutuz, tomateei azala ireki zaiela eta zertxobait zimurtu direla ikusi arte.
Nahastu jogurta eta tomate-saltsa eta zerbitzatu lagungarri gisa
Aholkuak:
Patata frijitu faltsuak eta tomate erreak aukera ezin hobea dira patata frijituak eta ketchupa ordezkatzeko. Tomateek gozotasuna eta zapore handia ematen dute eta beraz, izugarri gustatuko zaizkie haurrei
Hanburgesak prestatu eta gero, ahalik eta lasterren erre edo hozkailuan sartu behar dira (egun berean erretzeko). Bestela, izoztu ere egin daitezke.
Arrain-hanburgesak aukera eroso bat dira hainbat egunetarako edo izozkailuan gordetzeko arraina prestatzeko, ederki mantentzen baitute zapore eta testura. Errezeta honetarako arrain urdin ezagunenetako bat aukeratu dugu, izokina, koipe eduki handikoa, baina oso osasungarria, kalitate handiko koipea duelako, propietate kardiobabesleekin eta omega-3 gantz azido ugarirekin. Gainera, errezetaren gainerako osagai ia guztiak barazkiak direnez, plater aski osasungarria eta orekatua lortuko dugu. Barazkiekin egindako chipak (kasu honetan, berenjenarekin) aukera ona dira plateraren hornigai gisa jartzeko edo mokadutxo bat hartzeko.
Ingredientes (4 personas)
- <strong>Hanburgesak egiteko:</strong>n
- •t500 g izokin, azalik eta hezurrik gabenn
- •t75 g tipulin freskon
- •t75 g kuiatxo, azalarekinn
- •t150 g patata egosi. n
- •tArrautza baten zuringoan
- •t1 koilarakada ogi birrindun
- •tGatza eta piperbeltz eho berrian
- •tPerrexil fresko xehatuan
- •tOgi birrindua, hanburgesak egitekon
- •tOliba-olio birjina estran
- <strong>Berenjenako patata frijitu faltsuak egiteko:</strong>
- nn•t1 berenjena, zurituta eta hatz baten lodierako makilatxoetan moztutan
- •tOliba-olio birjina estra, makilatxoak bernizatzekon
- •tOgi birrindua, hautseztatzekon
- •tGatza n
- n<strong>Tomate erreak egiteko:</strong>n
- •t2 sorta cherry tomaten
- •tOliba-olio birjina estra pitin batn
- •tGatza eta piperbeltz eho berrian
- •tOregano lehorran
- n<b>Jogurt- eta tomate-saltsa egiteko:</b>nn
- •t2 koilarakada jogurt naturaln
- •t2 koilarakada tomate frijitu
sReceta online en:
