Lupia koko-saltsarekin

  • 0 View visita
Dificultad
Dificultad mitjana
Tiempo
D'1 a 2 hores
Precio mitjà
Precio mitjà

Descargar

1 de 5 estrellas. Basado en 1 valoraciones

Modo de preparación

Bota kazolara olioa eta erantsi curry-pasta, salteatu minutu batzuetan, usainak askatzen diren arte. Sartu baratxuria eta jengibrea, egin gorritzen hasten diren arte. Erantsi barazki-salda eta koko-esnea. Irakin arte berotu. Erantsi barazkiak, gatza eta piperrautsa egin sutan ezti, egon arte pittin bat bigunak. Erantsi arraina eta egin sutan. Bukatzeko bota almejak eta egin, irekitzen diren arte. Azkenik, bota martorri txikitua. Prestatu arroza, paketean datozen jarraibideei segituz. Xukatu eta nahastu lima-birrindurarekin. Zerbitzatu arrain-gisatua, arrozarekin lagunduta.
Errezeta honek beharrezko diren elikagai-multzo guztiak dauzka plater bakar oso bat eratzeko: barazkia, proteina osasungarria (arrain zuria) eta zereala. Eta ukitu berezia du, koko-edariak ematen diona. Nutrizio-alderdiak. Nutrizio aldetik oso orekatua da plater hau, eta gainera, oreka horren sorburua elikagai osasungarrietan dago, ez baitute emango nutriente kaltegarririk eta bai, aldiz, onura dakarrenik, esaterako barazkien pigmentuak. Semaforoan laranjaz agertzen den nutriente bakarra, koipe aseena, koko-edaritik datoz, izan ere, koko-koiperik gehienak, elikagai begetala izan arren, aseak baitira. Amarrua / Bazenekien... -  berezko itsas-uretako lupia arrain zuria da, koipe gutxi izan dezake, edo gehiago, urteko sasoiaren arabera. Hori zerbait nabarituko da haren testura eta zaporean, eta zerbait aldatuko du haren kaloria-emana. Nolanahi ere, koipe kardio-osasungarriak dira (omega 3). Dietari buruzko oharra Hau plater bakar osoa izan daiteke, nutrizio aldetik oso orekatua baita. Barazkia, proteina osasungarria (arrain zuria) eta zerealaditu. Eta ukitu berezia du, koko-edariak ematen diona. Amarrua / Bazenekien... -  Ur zabaleko lupia arrain zuria da, koipe gutxi izan dezake, edo gehiago, urteko sasoiaren arabera. Koipe kardio-osasungarriak dira (omega 3).

Ingredientes (4 personas)

  1. -Lubina
  2. -Almejakn
  3. -Piper gorria
  4. -Piper horia
  5. -Ilarrak (140 g.)
  6. -Tipula
  7. -Azenarioa
  8. -Baratzuria
  9. -Barazki-salda
  10. -Koko-edaria
  11. -Jengibre freskoa
  12. -Zilantroa
  13. -Curry-pasta
  14. -Oliba-olio birjina
  15. -Piperrautsa
  16. -Saln
  17. Laguntzeko: arroza, lima.

sReceta online en: