Pasta integrala tomate lehorrekin

  • 0 View visita
Dificultad
Dificultad baixa
Tiempo
Menys de 30 minuts
Pasta integrala tomate lehorrekin

Descargar

kcal
373 19%
Azúcares
6g 7%
Grasas
9g 13%
Grasas saturadas
1,3g 7%
Sal
0,4g 7%
1 de 5 estrellas. Basado en 1 valoraciones

Modo de preparación

Pasta ur irakinean egosi gatzarekin, 8-10 minutuz, fabrikatzailearen jarraibideei jarraiki. Behin egosita, iragazki handi bat erabiliz xukatu eta txorrotako ur hotzarekin freskatu. Itsatsi ez dadin, freskatu eta xukatutako pasta oliba-olio birjina estrarekin busti, eta gerorako gorde. Baratxuria eta tomate lehorrak brounoisse eran xehatu, hau da, lauki oso txikietan. Zartagin batean sueztitu, oliba-olio koilarakada batzuekin (2-3) eta pipermin lehor puska batekin. Baratxuriak kolorea hartu baino lehen, etxean egindako tomate saltsa gehitu, albaka fresko hosto batzuekin. Guztiari irakinaldi bat eman eta gatz-puntuan jarri. Pasta egosia gehitu, zartagin batean berotu eta tomate lehorrekin egindako saltsarekin zerbitzatu.
Integrala denean, pastak propietate positibo ugari ematen dizkio gure organismoari: karbohidratoak dauzka, zuntzean aberatsa da eta proteina, bitamina (B taldekoak, B12 izan ezik) eta mineral iturria da (burdina, magnesioa, fosforoa, selenioa, zinka eta kaltzio apur bat); aldiz, pasta findua hartzen badugu, integrala ez dena, zuntz, proteina eta mineral ia guztiak galtzen ditugu, kalitate nutrizionala murriztuz. Tomate lehorrekin prestatzen da, tomate naturalaren ia propietate berdinak dituen elikagaia, baina are kontzentratuagoak, urik ez duelako. Hortaz, plateraren protagonista izango den zapore oso bizia dauka. Jakiak modu egokian konbinatuz, errezeta honek kalitatezko plater oso orekatua eskaintzen digu, besteak beste, hurrengo osagaiak barne hartuz: bihi osoko zerealen mineralak, karbohidratoak, proteinak eta zuntza, oliba-olio birjina estraren koipe kardio-osasungarriak, eta tomate lehorrek eta tomate-saltsak ematen dioten bitaminak, mineralak eta zuntza. Fruitu lehor eta oliba beltz batzuk gehituz, errezetaren originaltasuna mantendu eta propietate onuragarriak emango dizkiogu. Modu horretan, gainera, plater bakar bezala har dezakegu.

Ingredientes (4 personas)

  1. 300 g pasta integral
  2. 150 g tomate lehor oliba-olioan
  3. 200 ml etxeko tomate saltsa
  4. 2 baratxuri ale
  5. 40 ml oliba-olio birjina estra
  6. Pipermin apur bat
  7. Gatz apur bat
  8. Albaka hosto batzuk

sReceta online en: