Patatak “pobre erara” sukaldeko robotan

  • 0 View visita
Dificultad
Dificultad baixa
Tiempo
De 30 minuts a 1 hora
Patatak “pobre erara” sukaldeko robotan

Descargar

1 de 5 estrellas. Basado en 1 valoraciones

Modo de preparación

Edalontzian tipula, piperrak (gorria eta berdea) zatietan, eta baratxuri-aleak jarriko ditugu, eta 1 edo 2 aldiz sakatuko dugu Txikitu Funtzioa. Espatularen laguntzarekin ontziko paretetan geratutakoa jaitsiko dugu. 15 g oliba-olio gehitu eta programatuko ditugu 15 minutu 120 ºC-tara Alderantzizko Biraketan, eta abiadura 3an. Atera eta gorde. Ura edalontzian botako dugu, hau garbitu gabe. Patatak xerra lodietan moztu eta saskian antolatuko ditugu. Gatza eta erromeroa botako dizkiegu. Saskia edalontzian jarriko dugu, eta programatuko ditugu 15 minutu Lurrun Funtzioan. Labea 180 ºC-tan aurretik berotuko dugu. Patata egosiak labekatzeko erretilu batean jarriko ditugu, eta gordeta geneukan olio errea, tipula eta piperrekin, nahastuko dugu. Oliba-olioarekin estaliko dugu eta, beharrezkoa bada, gatz kantitatea zuzenduko dugu. 10 minutuz labekatuko dugu 180 ºC-tan.

Ingredientes (5 personas)

  1. 100 g tipula n
  2. 100 g piper gorri n
  3. 100 g piper berde n
  4. 3 baratxuri-ale n
  5. 15 g oliba-olio + oliba-olioa gainetik botatzeko n
  6. 500 g ur n
  7. 500 g patata n
  8. Gatza nahierara n
  9. 10 g erromero (edo nahierara) n

sReceta online en: