Red Velvet Tarta Gazta Frostingarekin

  • Postres
  • 0 View visita
Dificultad
Dificultad mitjana
Tiempo
D'1 a 2 hores
Precio mitjà
Precio mitjà
Red Velvet Tarta Gazta Frostingarekin

Descargar

de 5 estrellas. Basado en 0 valoraciones

Modo de preparación

Bizkotxorako Etxeko buttermilka egingo dugu, eta horretarako esneari limoia gehitu eta 10 minutuz pausatzen utziko dugu; bien bitartean, beste osagai hauek nahasten jarraituko dugu. Bol batean arrautza irabiatuko dugu pixka bat apartu arte. Ondoren azukrea erantsiko diogu eta irabiatzen jarraituko dugu, azukrearekin guztiz nahastu eta nahasteak kolore argiagoa hartu arte. Olioa gehitu eta irabiatuko dugu. Banilla-aterakina gehituko diogu banilla ukitua emateko. Apur bat gehiago irabiatuko dugu ore guztian zehar ondo bana dadin. Orain, osagai lehorrak sartuko ditugu: irina eta kakaoa iragazi batekin galbahetuko ditugu. Kakao asko gehitzen badugu, nahastea marroituko da eta ondoren ezingo dugu lortu Red Velvet tartaren gorri bizi bereizgarria. Dena nahastuko dugu irina eta kakaoa ez daitezen airean atera, eta ondoren irabiatu egingo dugu osagaiak ondo nahastu eta ore homogeneoa lortu arte. Honezkero buttermilka prest egongo da. Hala den egiaztatu ahal izango dugu, esnean pikorrak agertuko direlako. Nahastean gehituko dugu eta irabiatuko dugu (ez gehiegi, guztiz nahasturik geratu arte). Horrela, bizkotxoa guritsuagoa geratzea lortuko dugu. Sodio bikarbonatoa ez dugu zuzenean gehituko; aldiz, ozpinean botata aktibatuko dugu. Berehala nahastera bota, eta apur bat gehiago irabiatuko dugu. Geleko koloragarri gorria gehituko dugu, eta gorri bizia lortu arte irabiatuko dugu. Orea prest dugunean, laberako molde bat koipeztatu eta orea botako dugu; ondoren, oso-osorik forratuko dguu aluminiozko paperarekin (goitik eta behetik). Ez da ertzeraino bete behar, erdiraino edo asko jota moldearen ¾-eraino soilik bete behar da. Aurrez berotutako labean sartuko dugu, baina erretilua hotz dagoela, eta goitik eta behetik berotuko dugu 180ºC-an gutxi gorabehera 50 minutuz (hori labearen araberakoa izango da). Prest dagoen jakiteko, sartu orratz bat edo laban bat bizkotxoaren erdian eta garbi ateratzen bada labetik ateratzeko prest dago. Oreak sodio bikarbonatoa badu, garrantzitsua da labean egin aurretik ez uztea luze pausatzen, propietateak galduko dituelako. Labetik ateratzean, aluminiozko papera kendu eta parrila batean utziko dugu pausatzen. Epelago dagoenean, laban bat pasako diogu ertzetik moldea hobeto kentzeko. Moldea ez bada desmoldagarria, plater batekin buelta eman eta ondoren berriz eman behar zaio buelta. Moztu puztuagoa geratu den goiko tapa eta gorde, gero tarta apaintzeko erabiliko baitugu. Hobe bizkotxoa oraindik epel dagoenean xerratzea edo horizontalean moztea. Laban zerradun batekin nahiz lira batekin moztu dezakegu. Moldea altua bada, hiru zatitan mozteko adina izango dugu; zabalagoa eta baxuagoa bada, aldiz, bi zati besterik ezingo ditugu moztu horizontalean. Ondoren, erabat hoztu arte utziko ditugu. Gazta frostinga egiteko Gurina giro tenperaturan jarriko dugu bol batean edo irabiagailuaren edalontzian, eta gehieneko abiaduran irabiatuko dugu krematsu eta zuriago geratu arte. Azukre-hautsa bahetu eta gurinari gehituko diogu. Lehenik eta behin irabiagailu hagaxkadunarekin nahastuko dugu, eta ondoren gero eta indar handiagoz irabiatzen hasiko gara dena ongi nahastu arte. Krema zuriagoa eta airatuagoa lortuko dugu. Krema gazta gehituko diogu eta krema orekatua eta homogeneoa lortu arte irabiatuko dugu. Pastelgintzako mahuka batean sartu (formak egin nahi badira ahokoak izar itxura izan dezake, aukeran) eta tarte baterako hozkailuan sartuko dugu, tarta bete aurretik hoztu dadin. Red Velvet tarta dekoratzeko Platerean gazta frostingaren puntu batzuk jarriko ditugu bizkotxoaren lehen oinarria finkatzeko. Bizkotxoaren lehen oinarria jarri eta gainean gazta frostinga gehituko diogu pastelgintzako mahukarekin, bihotzaren marrazkiari jarraituz, kanpotik barrura. Espatula, laban edo pastelgintzako mihi batekin zabalduko dugu. Ez du perfektu geratu beharrik. Bizkotxoaren bigarren oinarria jarri, gazta frostingarekin bete, eta espatularekin oinarri osoan zabalduko dugu. Bizkotxoaren hirugarren eta azken oinarria jarri eta gazta frostingarekin estaliko dugu. Leun utz dezakegu edo espatularekin nahiz laban batekin ildo txiki batzuk egin. Marrubiak garbitu eta xerra mehetan moztu. Tartaren goiko aldea marrubiekin apaindu, bihotz forma emanez. Pastelgintzako mahukarekin bizkotxoaren oinarria inguratu, frostinga bizkotxoaren ertzetan jarriz eta bihotzaren marrazkia eginez. Aurrez gordetako bizkotxoaren goiko tapa papurtu, eta papur gorriekin apaindu plateraren oinarria.

Ingredientes (4 personas)

  1. Bizkotxorako:
  2. 150 g gari-irin
  3. 1 L arrautza
  4. 150 g azukre
  5. 60 ml oliba-olio leun
  6. 1 koilaratxo banilla-aterakin
  7. 1 koilara % 100eko kakao-hauts
  8. 125 ml esne oso
  9. 1 koilaratxo limoi
  10. ½ koilaratxo sodio bikarbonato
  11. 1 koilaratxo ozpin zuri
  12. 1 koilaratxo koloragarri gorri gelean
  13. -
  14. Gazta frostingerako:
  15. 200 g azukre-hauts
  16. 100 g gurin
  17. 100 g krema gazta
  18. -
  19. Apaintzeko:
  20. Marrubiak

Receta online en: eroski.es/productos-locales/recetas/tortilla-bacalao-al-estilo-sidreria/