Banana eta intxaur ogia

  • 0 View visita
Dificultad
Dificultad per a principiants
Tiempo
D'1 a 2 hores
Precio mitjà
Precio mitjà
Nutri-score
Banana eta intxaur ogia

Descargar

kcal
263 13%
Azúcares
20,1g 22%
Grasas
8,40g 12%
Grasas saturadas
1,25g 6%
Sal
0,16g 3%
1 de 5 estrellas. Basado en 1 valoraciones

Modo de preparación

Aurrez, berotu labea 180 gradutan goitik eta behetik eta estali moldea laberako paperarekin.  Sartu ataletan moztutako sagarra azalarekin mikrouhin labean 3 minutuz gehienezko potentzian. Kendu azala, zanpatu sardexka batekin eta gorde purea geroko.  Bota irina, gasifikatzailea, bikarbonatoa, gatza eta intxaurrak katilu handi batera. Nahastu ondo eta gorde geroko.  Nahastu eta birrindu datilak olo-edariarekin, banilla-estraktuarekin eta ozpinarekin, nahasketa homogeneo bat lortu arte. Gehitu sagar-purea.  Zuritu eta birrindu bananak krema bat lortu arte eta ondoren, nahastu datil eta sagar kremarekin.  Irabiatu eta erantsi arrautzak datil, sagar eta bananaren nahasketan.  Erantsi osagai hezeen nahasketa irinaren nahasketan. Mugimendu inguratzaileak eginez, nahastu ore homogeneo bat lortu arte.  Bota orea labeko papera duen moldera. Jarri erditik moztutako banana bat haren gainean. Laberatu 55-60 minutuz edo erdigunean orratz bat sartu eta lehor ateratzen den arte.  Prest dagoenean, atera labetik eta utzi hozten sareta baten gainean, kontsumitzeko moduan geratu arte
Nutrizio aldetik kalitatezko errezeta da azukrearen ordez, ogia gozatzeko, datilak, kanela, banilla eta jakina, banana erabiltzen dituelako, eta bihi osoko irinez egina dagoelako.  Horrela, zuntza, proteinak, bitaminak eta mineralak bezalako propietate osasungarriak eransten zaizkio errezetari.  Fruta osoetatik datozen azukreen eragina ez da erantsitako azukreena bezain kaltegarria. Koipeei dagokienez, neurrizko edukia du errezetak, oro har, intxaurretatik datorrena. Koipe asegabeak eta kardio-osasungarriak dira.  Egokia Arrautza-begetarianoentzat.  Arrautza-esne begetarianoentzat, edari begetalaren ordez esnea erabiliz gero.

Ingredientes (10 personas)

  1. 350 g banana heldu (3-4 banana)
  2. 150 g datil (hezurrik gabe)
  3. 125 ml olo-edari (edo beste edozein)
  4. 2 koilarakadatxo banilla-estraktu
  5. 1 koilarakadatxo sagar-ozpin
  6. 75 ml sagar-pure (1 errege-sagar handi)
  7. 2 arrautza “M”
  8. 200 g bihi osoko olo-irin
  9. 1 koilarakadatxo gasifikatzaile
  10. 1 koilarakadatxo bikarbonato sodiko
  11. 1 koilarakadatxo kanela-hauts
  12. ½ koilarakadatxo gatz
  13. 90 g intxaur (zati loditan birrinduta)
  14. 1 banana, luzetara erditik moztuta, apaintzeko
  15. Olo-malutak, apaintzeko

sReceta online en: