Amuarrain errea askotariko piperbeltzekin
- Bigarren platera
- 0 View visita
- Dificultad
- Dificultad baja
- Tiempo
- 30 minutu baino gutxiago

- kcal
- 206 10%
- Azúcares
- 0,7g 1%
- Grasas
- 15g 22%
- Grasas saturadas
- 3g 16%
- Sal
- 0,4g 8%
Modo de preparación
Amuarrainak garbitu eta hezurrak kentzen zaizkio, eta bi trontzo garbi uzten dira. Mikrouhin-labean erabiltzeko moduko ontzi batean jarriko dira trontzoak, oliba-olioarekin, limoi erdiren zukuarekin eta koilarakada gurinekin. Askotariko piperbeltzekin, xehatutako perrexil-hostoekin eta gatz pixka batekin hautseztatuko dugu guztia.
Amuarrainak mikrouhin-labean egingo ditugu, lau minutuz, potentzia ertainean eta mikrouhin-laberako egokia den plastiko batekin estalita. Denbora hori igarotakoan, arraina mikrouhin-labetik atera eta bi minutuz utziko dugu, oraindik estalita. Ongi egina dagoen begiratu, eta beharrezkoa bada berriz ere sartuko dugu mikrouhin-labean, minutuz minutu, begiratzen joateko.
Errekiaren saltsa lotzeko, mugimendu zirkularrak egingo dizkiogu ontziari. Amuarrain xerrak saltsa horrekin zerbitzatuko dira.
Plater hau erraz eta azkar prestatzen da; beraz, abantaila handia da arrainaren propietate elikagarri eta gastronomikoak aprobetxatu nahi, baina sukaldean trebeak ez diren edo denbora handirik ez dutenentzat. Gainera, janaria mikrouhin-labean prestatzen denez, ur eta energia asko aurreztu dezakegu eta elikagaiak ez direnez oso tenperatura altuetan jartzen, ezta denbora luzez ere, mantenugai gutxiago galtzen dira. Amuarraina gehien gustatzen eta kontsumitzen den arrainetako bat da. Arrain erdikoipetsua da; izan ere, ez da arrain zuriak bezain gihartsua, baina ez da arrain urdinak bezain koipetsua ere ez. Arrain koipetsu samarrek bezala, amuarrainak kalitate handiko proteina eta omega 3 gantz-azido ugari ditu (bihotzerako osasungarritzat jotzen diren koipeak), eta hainbat bitamina ditu: D eta E bitaminak, elikagai jakin batzuen koipean soilik aurkitzen direnak, eta B taldeko bitaminak, besteak beste, animalia-jatorriko eta aberastutako elikagaiek soilik ematen duten B12a. Amuarrainarekin era askotako platerak presta daitezke eta elikagai askorekin konbinatu daiteke. Errezeta honetako piperbeltz mota desberdinek ematen dioten ukitu minari esker, zapore ederra du eta ez dago gatza erabili beharrik. Hori oso interesgarria da; izan ere, kontsumo-inkestek aditzera ematen dute gomendatutako gehieneko gatz kopurua halako bi hartu ohi dugula.
Ingredientes (4 personas)
- 800 g amuarrain (2 amuarrain)
- 50 g limoi (limoi erdi)
- 40 ml oliba-olio birjina
- 10 g gurin
- Askotariko piperbeltzak
- Perrexila
- Gatz pixka bat
Receta online en: eroski.es/productos-locales/recetas/tortilla-bacalao-al-estilo-sidreria/
