Arroz gozo krematsua aran eta mahaspasekin
- 0 View visita
- Dificultad
- Dificultad
- Tiempo

- kcal
- 136 7%
- Azúcares
- 12g 13%
- Grasas
- 5,5g 8%
- Grasas saturadas
- 3g 15%
- Sal
- 0,1g 1%
Modo de preparación
Kazola batean, esnea, limoi-azala, kanela-makila eta arroza nahastuko ditugu. Zurezko espatula batekin nahastuko dugu guztia, eta su eztian egingo dugu 45 minutuz.
Erdi egosita dagoenean, mahaspasak eta aranak gehituko ditugu, hezurrik gabe eta zatitan, eta egosten utziko ditugu, noizean behin irabiatuz, nahastea krematsu geratu arte.
Arroz krematsua prest dugunean, limoi-azala eta kanela-makila kendu, hozten utzi, eta banako katiluetan zerbitzatuko dugu, eta kanelaz hautseztatuta.
Errezeta hau betiko arrozesnearen aldaera osasungarria da. Errezeta tradizionalaren alde txarra erabiltzen den azukre kantitatea da, baina oraingoan aran eta mahaspasak erabiliz eztituko dugu. Aran helduak erabiltzen baditugu, zapore are gozoagoa lortuko dugu, eta, gainera, horrela probetxua aterako diegu umeltzen hasitako pieza horiei. Zenbat eta umoago, orduan eta fruktosa (fruituaren azukrea) gehiago daukate fruituek.
Ingredientes (4 personas)
- 600 ml esne
- 50 g arroz
- 20 g mahaspasa
- 300 g aran
- Limoi erdiren azala
- Kanela-makil bat
- Kanela-hautsa
Receta online en: eroski.es/productos-locales/recetas/tortilla-bacalao-al-estilo-sidreria/
