Barazki laranjen edalontzia gazta freskoarekin
- 0 View visita
- Dificultad
- Dificultad baja
- Tiempo
- 30 minututik ordubetera

- kcal
- 186 9%
- Azúcares
- 8,2g 9%
- Grasas
- 12g 17%
- Grasas saturadas
- 4g 19%
- Sal
- 1g 13%
Modo de preparación
Azenarioa, kuia eta batata zuritu, kubotan moztu, eta gorde egingo ditugu. Tipula, baratxuri atalak eta porrua garbitu, juliana eran moztu (xerra mehetan), eta oliba-olio beroa duen eltze batean erregosiko ditugu. Eginda daudenean azenarioa, kuia eta batata gehituko ditugu, guztia su eztian frijituko dugu, eta urarekin estaliko dugu.
Guztia su ertainean egiten utziko dugu, 40 minutuz-edo eltzekoan. Barazkia prest dagoenean, irabiagailuarekin birrinduko dugu. Gatz puntua eman eta oliba-olio koilaratxokada botako diogu; dena nahastu, eta barazki-krema homogeneizatuko dugu.
Gazta freskoa ongi irabiatuko dugu (jadanik irabiatutako gazta freskoa eros dezakegu zuzenean) oliba-olio birjinarekin eta piperbeltz eho berri apur batekin. Edalontzi bakoitzaren hondoan gazta-kremaren koilaratxokada batzuk jarriko ditugu, gainean barazki laranjen krema isuriko dugu, eta azkentzeko tipula frijitu birrindu apur bat botako diogu gainetik.
Elikagaien konbinazio aparta, organismorako funtsezkoak diren mantenugaien ekarpen nabarmena egiten du errezeta honek. Laranja koloreko barazkiak nabarmengarriak dira betakarotenoak dituztelako, hau da, ahoratu eta gero organismoak A bitamina bihurtzen dituen substantziak, eta beste barazki batzuen aldean zapore apur bat gozoagoa dutelako. Gazta freskoarekin prestatzen dira, eta horrek A bitamina gehitzen du, baita kaltzioa, fosforoa eta koipe apur bat ere. Barazkiak ur kantitate justuarekin egostea gomendatzen da, mantenugaien galera saihesteko, baina ura soberan geratzen bada berriz erabiltzea da egokiena, purea, zopa edo arroza egiteko, edo salda gisa...
Ingredientes (4 personas)
- 300 g azenario
- 200 g kuia
- 100 g batata
- 50 g tipula
- 50 g porru
- 2 baratxuri atal
- 20 ml oliba-olio
- Gatz pixka bat
- 200 g gazta fresko
- Askotariko piperbeltzen apur bat
sReceta online en:
