Smoothie berdea

  • Entrante
  • 970 visitas
Dificultad
Dificultad baja
Tiempo
Menos de 30 minutos
Nutri-score
Smoothie berdea

Descargar

de 5 estrellas. Basado en 0 valoraciones

Modo de preparación

1. Osagai guztiak garbituta eta zatituta birrinduko dira irabiagailu amerikarrean. 2. Berehala zerbitzatuko dugu, banana-xerra batzuekin, arbendol gordin zuritu eta birrinduekin eta sesamo beltzarekin dekoratuta. *Birrintzean, bospasei izotz-kubo gehitu daitezke, hozteko eta izotz-edaria gogorarazten duen testura lortzeko.
Mokadutxoa egiteko, gosaritarako edo azkenbururako aukera, prestatzeko eta etxean nahiz kanpoan hartzeko erraza eta erosoa, eta oso osasungarria. Nutrizio-alderdiak: Irabiaki honek barazki-anoa erdia eta fruta-anoa bat ditu. Elikadura Semaforoak azukre-kantitatea moderatua dela adierazten badu ere, azukre hori frutan berez dagoena da eta frutaren gainerako osagaiekin (zuntza) batera hartzen dugu, irabiakia izanik ez delako ezer alferrik galtzen eta ez dutelako ondorio kaltegarririk eragiten. Egokia da: Kasu honetan egokia da beganoentzako, sojazko edariarekin egina dagoelako. Esnearekin egin daiteke.

Ingredientes (4 personas)

  1. -Sojazko edaria (200 ml.)
  2. -Ziazerbak (130 gr.)
  3. -1 azenarioa
  4. -2 banana
  5. -1 sagarra
  6. -1 mango
  7. -Limoi-zukua (120 ml.)

Receta online en: eroski.es/productos-locales/recetas/tortilla-bacalao-al-estilo-sidreria/