Alberjiniak ozpin-oliotan
- 0 View visita
- Dificultad
- Dificultad
- Tiempo

- kcal
- 245 12%
- Azúcares
- 9g 10%
- Grasas
- 20g 29%
- Grasas saturadas
- 3g 17%
- Sal
- 0,4g 7%
Modo de preparación
Alberjiniak xerratan moztuko ditugu, eta ur eta gatzetan egosi.
Egosten hasi eta 10 minutura aterako ditugu, eta hozten utzi.
Baratxuria, kuminoa eta gatza batera xehatuko ditugu, irabiagailuaren txikitzeko gailuarekin.
Kristalezko poto edo plater batean jarriko ditugu alberjinia-xerrak eta baratxuri txikitua, geruzetan txandakatuta.
Oliba-olioarekin eta ozpinarekin estaliko dugu dena, eta hozkailuan 48 orduz utzi.
48 ordu igarota, gosegarri gisa edo entsalada bat laguntzeko zerbitzatuko ditugu.
Alberjiniak dira plater honetako osagai nagusia. Ortuari horiek bitamina, mineral eta substantzia antioxidatzaile ugari dituzte. Horrez gain, ur asko ere badute, eta, beraz, kaloria oso gutxi. Alberjiniak laguntzeko, olioz, baratxurik eta jerez-ozpinez egindako ozpin-olioa prestatuko dugu, eta horrek bitaminak, substantzia antioxidatzaileak eta oliba-olioaren koipe asegabeak erantsiko dizkio platerari, baita jerez-ozpinarekin egindako ozpin-olioen zapore bizi bereizgarria ere.
Ingredientes (4 personas)
- 1 kg alberjinia
- 6 baratxuri-ale
- 80 ml oliba-olio
- 80 ml jerez-ozpin
- Kuminoa
- Gatz pixka bat
Receta online en: eroski.es/productos-locales/recetas/tortilla-bacalao-al-estilo-sidreria/
