Bexamel-saltsa
- 0 View visita
- Dificultad
- Dificultad
- Tiempo

- kcal
- 106 5%
- Azúcares
- 3,8g 4%
- Grasas
- 7g 10%
- Grasas saturadas
- 4g 19%
- Sal
- 0,4g 7%
Modo de preparación
Bexamela pikorrik gabe egiteko, lehenik "roux" delakoa prestatu behar dugu. Gurina deseginda dagoela, irin guztia batera bota, eta kozinatuko dugu, txigortzen utzi gabe eta etengabe eraginez. Gurina ongi eginda dagoenean eta ahi homogeneoa eratu duenean, sutik kenduko dugu, hoztu edo epeltzen den arte. Aldi berean, esnea tenperatura handitan berotuko dugu, batez ere saltsa kopuru handia egin behar dugunean.
Behin esnea oso bero dagoenean, "roux" gainera botako dugu parte bat, oraindik sutik kanpo dagoela. Ondo disolbatuko dugu, esne beroaren parte txiki horrekin (beroak lodiera ematen dio) eta egurrezko hagaxka eta koilara batekin, ore fina egin arte. Une horretan, eltzea sutan jarriko dugu berriz, eta gainontzeko esne beroa pixkanaka botatzen joango gara, eragiteari utzi gabe, irakiten hasten den arte. Hiru eta bost minutu artean irakiten utziko diogu. Horrela, pikorrik gabe lodituko da. Gatza, piperbeltza eta intxaur muskatua norberaren gustura botako dizkiogu.
Bexamel-saltsa errezeta ugaritan erabiltzen den baliabide bat da. Dituen osagaiengatik eta prestatzeko moduarengatik (esnea kontzentratzea) saltsa kalorikoa eta koipe askokoa da. Hala ere, kalitate handiko proteinak eta kaltzioa ere baditu, nahiz eta saltsen kasuan ekarpena oso aldakorra den, saltsaren lodieraren eta platerean zenbatean erabiltzen dugun kopuruaren araberakoa baita. Gehiegi ez erabilita, plateren aniztasuna areagotzeko modu ona da; esaterako, barazkien kasuan. Eguneko 2 barazki-anoa hartzen lagun diezaguke, eta, gainera, koipe gutxiko platera izango dugu, barazkiek ez dutelako koiperik. Estrategia ona izan daiteke ere zenbait barazki gustatzen ez zaizkien pertsonentzat, hala nola haurren kasuan une jakinetan. Dena den, komenigarria da beti jakien jatorrizko zaporera ohitzea.
Receta online en: eroski.es/productos-locales/recetas/tortilla-bacalao-al-estilo-sidreria/
