Bihi-osoko makiltxoak urdaiazpikoarekin eta tomate-aparrarekin
- 0 View visita
- Dificultad
- Dificultad media
- Tiempo
- 30 minututik ordubetera

- kcal
- 156 8%
- Azúcares
- 4,1g 5%
- Grasas
- 8g 11%
- Grasas saturadas
- 3 13%
- Sal
- 1g 13%
Modo de preparación
Gelatina-orriak ur hotzetan beratzen jarriko ditugu. Kazo bat sutan jarri, eta bertan sartuko ditugu tomateak, zatitan, koilara bete oliba-olio birjina estrarekin eta albaka-hosto fresko batzuekin batera. Bero dagoenean sutik kendu eta gelatina-orri xukatuak, limoi erdiren zukua, azukrea, gatza eta piperra botako diogu, eta irabiagailu batekin birrinduko dugu guztia. Iragazki fin batetik pasa, eta hozkailuan gordeko dugu.
Erdi mamituta dagoenean, sifoia bete, presio-airez kargatu, eta 10 minutuz utziko dugu hozkailuan. Ez badugu sifoirik, zuzenean zerbitzatu dezakegu loditutako krema, baina irabiagailua okertuta dugula irabiatuz ere eman diezaiokegu apar-testura, hegalak apur bat aterata daudela irabiatzen badugu, likidoan airea sar dadin. Bestalde, urdaiazpiko-zerrendekin bilduko ditugu ogiak eta edalontzi altu batean sartuko ditugu, zutik gera daitezen. Zerbitzatzean, albaka-hostotxo batzuekin apainduko dugu.
Bihi osoko ogiz, urdaiazpikoz eta tomatez egindako errezeta gozo-gozoa. Zapore leuneko gosegarri bikaina, mantenugaiz betea. Balio biologiko handiko proteina, karbohidratoak, zuntza, B taldeko bitaminak, A eta C bitaminak, azido foliko eta hainbat mineral; adibidez, potasioa. Hala ere, zuhurtziaz kontsumitu behar da, bereziki, hipertentsio arterialeko arazoak dituzten kontsumitzaileek, gatza duelako. Noizean behin hartzeko errezeta da, urdaiazpikoa duelako eta haragi gorri prozesatua delako, baina egia da lehengaiak kalitatekoak direla: bihi osoko ogia, tomate freskoa eta urdaiazpiko iberikoa.
Ingredientes (4 personas)
- Bihi osoko 12 ogi-makil luze
- 100 g urdaiazpiko edo beso iberiko
- Tomate-aparra egiteko:
- 250 g tomate fresko
- 10 ml oliba-olio birjina
- 10 g gelatina-hauts
- 5 g azukre
- 5 ml limoi-zuku
- Gatz pixka bat
- 2 g piperbeltz eho
- 4 g albaka fresko
sReceta online en:
