Caprese entsalada

  • 0 View visita
Dificultad
Dificultad para principiantes
Tiempo
30 minutu baino gutxiago
Caprese entsalada

Descargar

kcal
200 10%
Azúcares
5,7g 6%
Grasas
15g 21%
Grasas saturadas
5g 24%
Sal
1g 19%
1 de 5 estrellas. Basado en 1 valoraciones

Modo de preparación

Tomateak zuritu eta xerratan ebakiko ditugu. Mozzarella ere xerratu, eta tomatearekin nahastuko dugu, biak tartekatuz. Orain ongailua falta zaigu soilik. Irabiagailurako ontzi batean, albaka-hosto garbiak, baratxuri-atal zuritua, oliba-olio birjina estra, ozpin tanta batzuk eta gatz pixka bat botako ditugu. Saltsa homogeneoa lortu arte birrinduko dugu, baina albaka-hosto zatitxo batzuk ikusteko moduan. Zerbitzatzean saltsa horrekin onduko dugu entsalada.
Tomatea propietate onuragarri ugari dituen elikagai bat da, eta, hain zuzen ere, azterlanen batean hura elikagai funtzional gisa tratatzea eztabaidatu izan da. Haren nutrizio-osaeraren ondoriozkoak dira propietate horiek, dauzkan fitokimikoei esker (efektu onuragarriak dituzten substantziak) eta, azterlan zientifiko batzuek itxuraz aditzera emandakoaren arabera, haren konposatu guztien artean dagoen sinergia-eraginetik dator elikagai horren onurarik handiena. Ia-ia tomatearen % 94 urez osatuta dago, eta gainerakoa karbohidratoak eta zuntza dira nagusiki; beraz, energia-ekarpen txikia egiten du. Bitamina eta mineralei dagokienez, potasioa, A bitamina, azido folikoa eta C bitamina nabarmentzen dira. Azken bi horiek sentsibilitate handia diote beroaren ekintzari, baina oraingoan (eta eskuarki) gordinik kontsumituko denez tomatea, bere horretan eutsiko zaie. Eta fitokimikoei dagokienez, likopenoa nabarmentzen da. Tomateari kolorea emateaz gain, ekintza antioxidatzailea eragiten du, eta A eta C bitaminen eragin antioxidatzaileak are gehiago indartzen du ekintza hori. Errezeta honetan mozzarella gaztarekin konbinatzen da tomatea; hala, zaporea, testura eta hainbat mantenugai eransten zaizkio: kalitate handiko proteinak, koipea, kaltzioa, sodioa, fosforoa, selenioa eta A, K, D eta B12 bitaminak. Koipetsua izan arren (% 16 gutxi gorabehera), eta koipe hori batik bat asea bada ere, arrautzen koipe asearekin gerta bezala, badirudi esnekien gainerako osagaiei esker ez dituela ondorio kaltegarriak eragiten organismoan, beste elikagai mota batzuetatik datozen koipe aseek bezala. Komeni da gazta onduak edo erdionduak neurriz jatea, gatz kantitate handia dutelako eta koipe eta kaloria kantitate handiagoa dutelako.  

Ingredientes (4 personas)

  1. 400 g entsalada-tomate heldu
  2. 250 g mozzarella gazta fresko, bolan
  3. 10 g albaka-hosto fresko
  4. 1 baratxuri-atal
  5. 30 ml oliba-olio birjina
  6. 10 ml sagardo-ozpin
  7. Gatz pixka bat

sReceta online en: