arkumea barazkiekin
- 2864 visitas
- Dificultad
- Dificultad
- Tiempo

- kcal
- 310 16%
- Azúcares
- 3,2g 4%
- Grasas
- 11g 15%
- Grasas saturadas
- 3g 15%
- Sal
- 0,4g 7%
Modo de preparación
Olioa kazola batean berotuko dugu, tipula eta baratxuria gehituko ditugu brounoisse eran moztuta (laukitxo oso txikietan), eta tapa jarri eta su txikian sueztituko dugu 10 minutuz. Jarraian, laukitxoetan moztutako piper gorria eta tiratan moztutako lekak gehituko ditugu. Gero, kazola estali eta beste bost minutuz egosten utziko dugu.
Horren ondoren, arkumea gehituko dugu, hezurgabetuta eta zati txikitan ebakita, eta 2 minutuz dena salteatuko dugu. Gatza botako diogu, eta arkumea 30-40 minutuz su txikian kozinatuko dugu. Ondoren, kuskusa erantsiko diogu, ura botako diogu estali arte, eta, lau edo bost minutu gehiagoz, su txikian kozinatzen utziko dugu, eta semola kazolaren beroarekin kozinatzen amaitu arte. Biguna dagoenean, oliba-olio pixka batekin gozatu eta bi minutuz jalkitzen utziko dugu, estalita eta sutatik kenduta. Egin berri eta bero zerbitzatuko dugu.
Plater elikagarri eta energetikoa da; baina, arkumeak haragi koipetsua eta digestio zail samarrekoa duenez, ez da egokia pertsona guztientzat. Nolanahi ere, errezeta honetan proposatu ditugun kantitateak neurrizkoak dira, eta, horregatik, platera lasai jan dezakegu. Kuskusa gari-semola da, eta karbohidrato ugari edukitzeagatik nabarmentzen da (baita glutena edukitzeagatik ere; glutenaren ondorioz, zeliakoek edo garia onartzen ez dutenek ezin dute jan). Arkumeak, eduki koipetsua izan arren, kalitatezko proteinak ere baditu. Bitamina, mineral eta zuntz gutxi ditu, baina horiek leken bitartez lortzen ditugu. Hori dela eta, nutrizio-alderdi hori hobetzeko, plater hori entsalada batekin edo egositako barazki anitzeko plater batekin lagunduta jatea gomendatzen da.
Ingredientes (4 personas)
- 200 g de kuskus
- 200 g arkume-txuleta
- 50 g leka biribil
- 50 g tipula
- Baratxuri-ale bat
- Piper gorri bat
- 30 ml oliba-olio
- Gatz pixka bat
Receta online en: eroski.es/productos-locales/recetas/tortilla-bacalao-al-estilo-sidreria/
