espagetiak gazta urdinarekin eta ziazerbekin

  • 0 View visita
Dificultad
Dificultad baja
Tiempo
30 minutu baino gutxiago
espagetiak gazta urdinarekin eta ziazerbekin

Descargar

kcal
374 19%
Azúcares
4,3g 5%
Grasas
13g 18%
Grasas saturadas
6g 30%
Sal
0,6g 9%
1 de 5 estrellas. Basado en 1 valoraciones

Modo de preparación

Ur ugari jarriko dugu sutan, gatz eta olio apur bat botako diogu urari eta, irakiten ari denean, 5 edo 6 minutuz egosiko ditugu espagetiak. Espagetiak xukatu eta gerorako utziko ditugu. Esne-gain likidoa eta birrindutako gazta berotuko dugu kazola batean, eta loditzen utziko dugu 15 minutuz Zartagin batean olioa botako dugu, eta zenbait gauza salteatuko ditugu: tipulina laukitxotan moztuta, ziazerba gordinak xehatuta eta piper berdea xehatuta. Ondu eta gero, perrexilaz hautseztatuko dugu. Aldi berean, pasta salteatuko dugu kazolan, olio gutxirekin. Orduan, pasta zerbitzatuko dugu erretilu batean, eta ziazerba frijituak erdian jarriko ditugu. Ondoren, gazta-saltsa gehituko dugu.
Pasta oinarrizkoa da dieta osasuntsu batean; bereziki, osoko pasta, eguneroko zereginak burutzeko behar dugun energia ematen baitigu. Hainbat gauzarekin nahas daiteke pasta, eta, gainera, erraz prestatzen da. Horregatik, beti egoten da etxeko janaritegian. Nagusiki, karbohidrato konplexuak ditu pastak, eta oso koipe gutxi. Kaloria asko duen plater bat egin ez dezagun, saltsa arinak gehitu behar dizkiogu, hala nola tomatez eta barazkiz egindako saltsak. Dena den, pasta-kantitatea dieta bakoitzaren beharretara egokitu dezakegu. Hortaz, edonork har dezake elikagai hori, diabetes duten pertsonek edo pisua kontrolatu nahi dutenek ere bai. Kasu honetan, pastari botako diogun gazta urdinaz egindako saltsak nahiko osagai koipetsuak ditu; ondorioz, energia handia emango digu. Gazta urdinaren zapore bizia ezin hobe datorkio pastari; izan ere, pastaren zapore neutroak kontraste horiek nabarmentzen ditu. Gazta eta esne-gaina gantz asearen iturri dira, eta horiek ez zaizkie gomendatzen arazo kardiobaskularrak edo hiperkolesterolemia dutenei, edo koipe gutxiko dieta jarraitu behar dutenei. Gaztak kaltzio asko emango digu, eta, horri esker, hezurrak indartsu mantentzen eta osteoporosia saihesten lagunduko digu. Ziazerbek landare-ukitu bat ematen diote platerari. Tipulak eta piperrek, berriz, zuntza bitaminak eta mineralak ematen dizkiote platerari. Ziazerbek ematen dituzten mantenugaien artean, honako hauek nabarmendu daitezke: kaltzioa eta burdina (mineralak), eta A bitamina eta azido folikoa (bitaminak). Oxalato ugari duenez, ez da gomendagarria giltzurruneko litiasia dutenentzat.  

Ingredientes (4 personas)

  1. 250 g espageti
  2. 50 g gazta urdin
  3. 100 ml esne-gain likido
  4. Tipuleta bat
  5. 300 g ziazerba
  6. 50 g piper berde
  7. Perrexila
  8. 10 ml oliba-olio
  9. 50 ml ur
  10. Gatz pixka bat

sReceta online en: