Bakailao freskoa arbendol saltsarekin

  • 0 View visita
Dificultad
Dificultad baja
Tiempo
30 minututik ordubetera
Bakailao freskoa arbendol saltsarekin

Descargar

kcal
242 12%
Azúcares
1,4g 2%
Grasas
14g 20%
Grasas saturadas
1,2g 6%
Sal
0,5g 8%
1 de 5 estrellas. Basado en 1 valoraciones

Modo de preparación

Bakailao-trontzoak oliba-olioarekin eta gatz pixka batekin igurtzi eta 200ºC-ra labekatzen ditugu 20 minutuz. Bestalde, tipulin freskoa baratxuri-alearekin salteatzen dugu, dena zerrenda finetan moztuta. Dena salteatu eta gero, arbendol naturalak gehitzen dizkiogu pixka bat zatituta. Urez bete, piperrauts gozoa bota eta 15 minutuz kozinatzen uzten dugu. Saltsa irabiagailu elektriko batekin txikitzen dugu krema homogeneoa lortu arte. Bakailaoa prest dagoenean, labetik atera eta haren zukua arbendol-saltsari botatzen diogu, eta irabiagailu elektrikoarekin txikitzen jarraitzen dugu saltsa homogeneoa lortu arte. Bakailao-trontzoei arbendol-saltsa, arbendol-zati batzuk eta piperrauts pixka bat botatzen dizkiegu.
Errezeta original honekin oso plater gozoa lortzen da, zapore handiko Skrei bakailaoaren, arbendol-saltsaren eta piperrautsaren arteko konbinazioarekin. Oraingoan, fruitu lehorren anoa platerari trinkotasuna, zaporea eta energia emateko erabili da, baina modu osasungarrian; izan ere, kaloria askoko platera da arbendolek gantz ugari dituztelako, baina gantz asegabeak dira, hots, osasungarriak eta kardiobabesleak.  

Ingredientes (4 personas)

  1. 600 g Skrei bakailao
  2. 1 tipulina
  3. 100 g arbendol
  4. 1 baratxuri-ale
  5. Piperrauts gozoa
  6. 40 ml oliba-olio
  7. Gatz pixka bat

sReceta online en: