Patata eta bakailao gisatua

  • 0 View visita
Dificultad
Dificultad
Tiempo
Patata eta bakailao gisatua

Descargar

kcal
194 10%
Azúcares
3,2 4%
Grasas
1,9g 3%
Grasas saturadas
0,4g 2%
Sal
1g 19%
1 de 5 estrellas. Basado en 1 valoraciones

Modo de preparación

Patatak zuritzen eta garbitzen ditugu, zati ez oso handitan mozten ditugu eta kraskatu egiten ditugu fekula aska dezaten gisatuaren salda loditzeko. Ur hotzean uzten ditugu limoi- edo ozpin-tanta batzuekin,  herdoildu ez daitezen. Bakailaoa dadotan moztu eta gerorako uzten dugu. Piper berdea garbitu eta zerrenda finetan mozten dugu (juliana eran). Kazola batean olio pixka batekin bakailaoa salteatzen dugu bi edo hiru minutuz, su txikian, eta, gero, plater batean uzten dugu. Kazola berdinean eta olio berdinarekin brounoisse eran (txikituta) moztutako tipula, juliana eran moztutako piperrak eta baratxuri txikitua arinki frijitzen ditugu. Pixka batean su txikian uzten ditugu, tipula kozinatzen den arte. Patata kraskatua botatzen diogu eta dena sueztitzen dugu. Une horretan arrain-salda botatzen diogu. Gisatua nahasi eta  su txikian uzten dugu egosten berrogei bat minutuz, patatak bigundu arte. Egosketa amaitzeko bost minutu inguru falta direnean bakailaoa botatzen diogu, ondo nahasten dugu (kontu handiarekin, patatak eta bakailao-dadoak ez puskatzeko), perrexil txikitua botatzen diogu eta sua itzaltzen dugu. Sutik kendu eta hamar minutu itxaroten dugu zerbitzatu aurretik.
Bakailaoa patatekin oso aproposa da bakarrik jateko, eta, nahi izanez gero, entsalada gehi diezaiokegu, nutrizioaren aldetik oso elikagai osatua delako. Patatek karbohidratoak dituzte, eta bakailaoa balio biologiko handiko - hau da, nutrizio-kalitate oneko (osatua eta asimilagarria)- proteina-iturria da. Platerari barazkiak gehitzen badizkiogu, osasunaren aliatu handiak diren zuntzekin, bitaminekin, mineralekin eta bestelako substantzia osasungarriekin aberasten dugu, eta, gainera, patataren karbohidratoen xurgatzean efektu positiboa dute (odoleko glukosaren areagotzea moteltzen dute, pixkanakakoa izan dadin).  

Ingredientes (4 personas)

  1. 600 g patatak
  2. 200 g Skrei bakailao
  3. 1 piper berde
  4. 1 tipula
  5. 2 baratxuri-ale
  6. 750 ml arrain-salda
  7. Perrexila
  8. 15 ml oliba-olio
  9. Gatz pixka bat

Receta online en: eroski.es/productos-locales/recetas/tortilla-bacalao-al-estilo-sidreria/