Indioilar-bularki eta mango entsalada

  • Lehenengo platera
  • 0 View visita
Dificultad
Dificultad para principiantes
Tiempo
30 minutu baino gutxiago
Indioilar-bularki eta mango entsalada

Descargar

kcal
223 11%
Azúcares
10g 11%
Grasas
9g 13%
Grasas saturadas
1,8g 9%
Sal
0,5g 8%
1 de 5 estrellas. Basado en 1 valoraciones

Modo de preparación

Egositako indioilar-bularkia, zuritutako mangoa eta askotariko letxuga lauki erregularretan moztuko ditugu. Tomatetxoak erditik moztuko ditugu. Askotariko letxugak eta tomatetxoak olioarekin, ozpinarekin eta gatzarekin onduko ditugu. Letxugaren gainean indioilar-bularkia eta mangoa jarriko ditugu, eta azkenik, tomatetxoekin apainduko dugu. Ondu berri zerbitzatuko dugu, letxugak leun mantentzeko.
Entsaladak esker onekoak izan ohi dira. Elikagai mota ugari eta barazki gordinak gehi daitezke, eta beraz, modu erraza da elikagaia onuragarriak lortzeko. Gainera, edozein urtarotan jan daitezke sasoiko elikagaiekin. Kasu honetan, bitamina, mineral eta substantzia antioxidatzaile asko dituzten betiko letxugaz eta tomateaz gain, mangoa bezalako fruta tropikal bat ere badu entsaladak. Mangoak kolorea eta zaporea emateaz gain entsaladari, bitamina eta mineral gehiago gehitzen ditu. Plater nutritibo, zaporetsu eta arina da.  

Ingredientes (4 personas)

  1. 400 g askotariko letxuga
  2. 175 g Cherry tomate
  3. 350 g indioilar-bularki
  4. 400 g mango
  5. 30 ml oliba-olio
  6. 20 ml ozpin
  7. Gatz apur bat

Receta online en: eroski.es/productos-locales/recetas/tortilla-bacalao-al-estilo-sidreria/