Indioilar-bularki kanapea ananarekin eta intxaurrekin

  • Hasierakoa
  • 0 View visita
Dificultad
Dificultad para principiantes
Tiempo
30 minutu baino gutxiago
Indioilar-bularki kanapea ananarekin eta intxaurrekin

Descargar

kcal
462 23%
Azúcares
4,5g 5%
Grasas
30g 43%
Grasas saturadas
4g 21%
Sal
1g 10%
1 de 5 estrellas. Basado en 1 valoraciones

Modo de preparación

Tomatea zuritu, barruko haziak kendu eta brounoisse erara zatituko dugu (kubotxo txikitan). Horrez gain, askotariko urazen orriak zatituko ditugu, baita egositako eta zuritutako arrautza, xukatutako eta zatitutako anana eta indioilar-bularki egosiaren xerra batzuk ere. Bi koilarakada oliba-olio birjinarekin eta maionesa pixka batekin nahastuko dugu guztia, indioilar-bularkiaren xerra batzuk beteko ditugu nahastearekin, eta kaneloiak izango balira bezala bilduko ditugu. Oilasko-bularkiz betetako biribilkiak zatitu, kanaperako ogi-opiletan jarri, eta maionesa apur batekin, zuritutako eta txikitutako intxaur batzuekin eta anana zati batzuekin apainduko dugu.
Egia da errezeta honen osagai nagusia hestebete bat dela; hau da, noizean behin kontsumitzeko gomendatzen diren elikagaien taldekoa. Hala ere, merkatuko indioilar-bularki egosien artean, badira hobeak eta okerragoak. Ildo horretan, estra kategoriako indioilar-bularkia hautatuko dugu, horrela haragi-ehunekoa altua duela (oso koipe gutxi eta kalitate handiko proteinak) eta almidoi erantsirik ez duela bermatuko baitugu. Dena dela, hestebetea izango da oraindik ere eta gatz kantitate handia izango du. Gainera, errezeta osatzen duten gainerako elikagaiak osasungarriak dira, eta, beraz, plateraren nutrizio-profila hobetuko dute. Kanape bat denez, kontsumo-kantitatea ez da oso handia. Gainerako osagaien artean honako hauek ditugu: anana, C bitamina eduki handiagatik nabarmena, frutaren onurak gaineratzeko; intxaurrak, eta kanapeari kaloria batzuk gehitu arren, aipatu behar da askotariko bitamina eta mineralak dituztela eta bihotzerako osasungarriak diren koipeen onurak ere ekarriko dituztela; bihi osoko ogia, karbohidratoak eta zuntza ekarriko dituena; eta maionesa, etxean prestatzen bada eta jankide bakoitzaren kantitatea kontuan hartzen bada (10 g) nutrizioaren ikuspegitik errezeta zertan okertu ez duena, osagaiak elikagai osasungarriak direlako oraindik ere (oliba-olio suabea eta arrautza).  

Ingredientes (4 personas)

  1. 250 g indioilar-bularki egosi estra
  2. 100 g anana
  3. 100 g intxaur
  4. 40 g maionesa
  5. 12 osoko ogi-opil kanaperako
  6. 50 g askotariko uraza
  7. 1 tomate
  8. 20 ml oliba-olio birjina
  9. Gatz pixka bat

Receta online en: eroski.es/productos-locales/recetas/tortilla-bacalao-al-estilo-sidreria/