Irin osoko pasta kuiarekin eta intxaurrekin
- Lehenengo platera
- 0 View visita
- Dificultad
- Dificultad baja
- Tiempo
- 30 minutu baino gutxiago

- kcal
- 451 23%
- Azúcares
- 4g 5%
- Grasas
- 18g 25%
- Grasas saturadas
- 3g 17%
- Sal
- 1g 10%
Modo de preparación
Zartagin zabal batean, su ertainean eta oliba-olio birjineko zurrusta batekin, julianan moztutako tipuleta freskoa eta xerretan moztutako baratxuri-atala salteatuko ditugu. Ia-ia doratuta daudenean kuia botako dugu, zurituta eta xerra finetan zatituta, eta 5 minutuz kozinatuko dugu su ertainean. Gatz-puntua doitu, zuritutako intxaurrak eta tipulin-zurtoin batzuk gehitu, guztiari minutuko beroaldia eman, eta leku epelean gordeko ditugu.
Bitartean lapiko batean egosiko dugu pasta, 14 minutuz ur gazitan irakinez gutxi gorabehera. Puntu-puntuan dagoen begiratu eta, gure gustura egosita dagoenean, xukatu eta kuia, tipuleta eta intxaurren salteatuarekin nahastuko dugu. Bero zerbitzatuko dugu, eta nahi izanez gero, birrindu berriko gazta parmesanoko maluta batzuk botako dizkiogu gainetik.
Pasta, irin osokoa denean, zuntz eta mineralen iturri da; izan ere, zerealaren bihiaren kanpoaldean daude mineral gehienak, zuntzarekin ere gerta bezala. Oraingoan, kuiarekin eta tipuletarekin prestatuko dugu, horrela barazkiaren berezko propietateak gehitzen baitzaizkio platerari: esate baterako, zuntza eta hainbat bitamina eta mineral. Kuiari dagokionez, nabarmentzekoak dira C bitamina (beroaren eraginpean jartzen denean hein batean suntsitzen bada ere), azido folikoa eta potasioa. Gainera, errezetak intxaur errazio bat duenez, fosforoa, magnesioa eta selenioa, zuntza, proteinak eta bihotzerako osasuntsuak diren koipeak gehitzen ditu kantitate handietan. Errezetak kaloria dezente dituela iruditu arren, kontuan eduki behar da kalitate nutrizional oso ona dutela osagai guztiek, eta dakarren zuntz kopuruari esker (besteak beste), ez direla kaloria guztiak asimilatzen; izan ere, mantenugai batzuk (eta horiekin batera, haien kaloriak) zuntzean harrapatuta geratuko dira eta ez dira xurgatuko.
Ingredientes (4 personas)
- 250 g irin osoko pasta
- 250 g kuia zuritua
- 150 g tipuleta freskoa
- 1 baratxuri-atal
- 100 g intxaur zurituak
- 20 ml oliba-olioa
- Tipulina-zurtoinak
- Gatz apur bat
- 20 g gazta parmesanoko zati bat (aukeran)
Receta online en: eroski.es/productos-locales/recetas/tortilla-bacalao-al-estilo-sidreria/
