Jogurta gereziekin, eta oloz hautseztatuta.

  • 0 View visita
Dificultad
Dificultad
Tiempo
Jogurta gereziekin, eta oloz hautseztatuta.

Descargar

kcal
173 9%
Azúcares
19g 22%
Grasas
4,7g 7%
Grasas saturadas
2g 10%
Sal
0,1g 2%
1 de 5 estrellas. Basado en 1 valoraciones

Modo de preparación

Gereziak garbitu eta moztu egingo ditugu, hezurra kendu eta gero. Gerorako gordeko ditugu. Jogurta nahastuko dugu krema homogeneoa lortu arte. Gerezirik helduenak irabia ditzakegu, eta irabiaki hori jogurtarekin nahastuko dugu. Jogurtak katilu batera botako ditugu, tartean gerezi-zatiak sartuz, eta, haien gainean, olo-malutak jarriz. Unean bertan zerbitzatuko dugu.
Azkenburuko aparta, esneki- eta fruta-anoa bana eta zereal-anoa erdia dituena. Gosaltzeko edo askaltzeko ere har daiteke. Haurrentzat oso egokia da, fruta eta esnekia emateko modu bat baita; gainera, gozatzeko, jogurtari azukrea bota beharrean gerezi-irabiatua gehituko diogu, eta, modu horretara, ahosabaia hain gozoak ez diren zaporeekin hezten joango gara, ohikoena baita haurrak esneki gozoetara ohituta egotea. Jogurtak kalitatezko proteinak, kaltzioa eta D eta A bitaminak ditu, betiere jogurt osoa kontsumitzen badugu, jogurt gaingabetua beharrean.  

Ingredientes (4 personas)

  1. 4 jogurt natural oso
  2. 400 g gerezi
  3. 80 g olo-malutak

Receta online en: eroski.es/productos-locales/recetas/tortilla-bacalao-al-estilo-sidreria/