Kinoaz betetako piperrak
- 0 View visita
- Dificultad
- Dificultad media
- Tiempo
- 1 eta 2 ordu bitartean

- kcal
- 178 9%
- Azúcares
- 8,1g 9%
- Grasas
- 7g 10%
- Grasas saturadas
- 1,7g 8%
- Sal
- 0,5g 9%
Modo de preparación
Piper handiei pipitak kendu eta labean erdi-erreko ditugu, 250ºC-an 10 minutuz, oliba-olio birjina eta gatz pixka batekin. Ondoren betetzeko gordeko ditugu.
Betetzekoa prestatzeko, tomateak 2 minutuz ur-irakinetan egosten hasiko gara. Ur hotzez freskatu, zuritu, eta kubotxoetan ebakiko dugu. Kuiatxoa garbitu eta kubo txikitan zatituko dugu, azalarekin. Tipulak eta piper berdeak ere halaxe zatituko ditugu. Baratxuriak xerratuko ditugu.
Eltze zabal batean, olioa berotu eta tipula sueztituko dugu, baina kolorerik hartu gabe. Piper berdea, kuiatxoa, tomatea eta baratxuriak erantsi, 35 minutuz su motelean utzi, gatz-puntua eman eta gorde egingo ditugu.
Eltze batean kinoa egosiko dugu 15 minutuz, aurretik ur jo bat eman ondoren, ur irakinetan eta gatz pixka batekin; ondoren, xukatu eta koilarakada batzuk pistorekin nahastuko dugu. Koilara bat erabiliz, kinoaz eta barazkiz beteko ditugu piper erdi-erreak, eta mozzarella gazta apur bat hautseztatuko dugu gainean. Aurrez 180ºC-an berotutako labean sartu, eta kinoaz betetako piperrak gratinatuta egon arte erreko ditugu. Bero zerbitzatuko dugu, gainean perrexil xehatu apur bat bota eta gero.
Piperrak prestatzeko modu original, desberdin, koloretsu eta oso zaporetsua. Kinoaz betetzen dira. Zerealen (edo sasi-zerealen) antzeko ezaugarriak dituen hazi horrek ez du glutenik eta energia- eta karbohidrato-iturri da. Gainera, baditu proteinak (% 14) eta omega 3 eta 6 gantz azidoak (% 2) ere. Zuntz, potasio, magnesio, kaltzio, fosforo, burdina, zink eta B bitamina edukiagatik (B12 salbu) nabarmentzen da. Oso errezeta elikagarria eta osasungarria da hau, eta barazki eta zerealak hartzen ditu barne. Ezin hobea da bestelako platerak prestatu eta probatzea gustatzen bazaizu.
Ingredientes (4 personas)
- 4 piper handi labean erretzeko
- 200 g kinoa
- 1 kuiatxo ertain
- 50 g tipula
- 100 g tomate fresko heldu
- 50 g piper berde
- 2 baratxuri-atal
- 20 ml oliba-olio birjina
- 40 g mozzarella gazta arraspatu
- Gatz apur bat
- Perrexil-hosto batzuk
sReceta online en:
